Mercadonaren logotipoa denda batean

Mercadonak 157.000 kilo premiazko produktu eman dizkie Nafarroako erakunde sozialei aurtengo lehen seihilekoan

2020ko uztailaren 02a
  • Konpainiak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, behar handiena duten herritarren eskaerei erantzuteko.
  • Aste honetan, 3 tona produktu eman dizkio Nafarroako Elikagai Bankuari: elikagaiak eta norberaren garbitasuneko gaiak.
  • Dohaintzan emandako 157.000 kiloetatik, 30.000 Elikagai Bankuak jaso ditu, eta gainerako 126.500 kiloak Foru Erkidegoko 5 jantoki sozialei banatu zaizkie; konpainiak egunero ematen dizkie produktuak.

Urteko lehen 6 hilabeteetan, Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainiak, 157.000 kilo premiazko produktu eman dizkie (hau da, 2.652 erosketa-orga) Nafarroako Elikagai Bankuari eta 5 jantoki sozialei (sarri laguntzen die azken horiei).

Dohaintza gehienak izan dira elikagaienak (esnea, olioa, pasta, lekaleak, arrain- eta barazki-kontserbak, produktu freskoak eta plater prestatuak, hala nola albondigak, atun-pastela, lasagna, barazki-kremak eta esnezko azkenburukoak, besteak beste) eta norberaren garbitasuneko produktuenak. Apirilean, maiatzean eta ekainean indartu egin dira dohaintzak, pandemiak eragindako ezohiko egoera dela eta.  

Urtarriletik ekainera dohaintzan emandako 157.000 kiloetatik, 30.000 (zehazki, 30.411) Elikagai Bankuak jaso ditu, eta gainerako 126.589 kiloak Foru Erkidegoko 5 jantoki sozial hauei banatu zaizkie (sarri laguntzen die konpainiak): Tuterako Villa Javier, Tafallako San Francisco Javier etxea, eta Iruñeko eskualdeko Ilundain Fundazioa, Paris 365 eta Behartsuen Haurridetxoen egoitza.

Hain zuzen ere, egoera ahulenean dauden kolektiboei laguntzen jarraitzeko, aste honetan, supermerkatu-kateak 3.000 kilo elikagai eman dizkio Nafarroako Elikagai Bankuari; besteak beste, egoskariak eta galletak, eta norberaren garbitasuneko gaiak, hala nola haurtxoentzako toallatxo hezeak, komuneko papera eta bizarra kentzeko aparra.

Joaquín Fernández Nafarroako Elikagai Bankua Fundazioko lehendakariak adierazi duenez, "dohaintza oso lagungarria da une honetan, gero eta jende gehiagori lagundu behar baitiogu. Pandemia hasi zenetik, hazkundea % 12koa izan da gutxi gorabehera, eta 23.400 pertsonak baino gehiagok jasotzen dituzte elikagaiak; beraz, horrelako laguntza guztiak ongi etorriak eta beharrezkoak dira. Ekarpen hori eskertu besterik ezin dugu egin”.

Bestalde, Nafarroako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendari Imanol Flandesek eskertu egin du “Elikagai Bankua bezalako gizarte-erakundeek eta ongintza-erakundeek egiten duten lan ikaragarria”, eta hau adierazi du: “Aurten 157.000 kilo elikagai eta higiene pertsonaleko produktu ematea ekarpen txiki bat da, gehien behar duten pertsonei, ahal den neurrian, laguntzeko".

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana. Konpainiaren alderdi sozial eta etikoa garatzeko, zenbait jarduera-ildo jasangarri erabiltzen ditu planak, hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri, guztiak ere.

Politika horri jarraituz, Nafarroako Elikagai Bankuarekin elkarlanean aritzeaz gain, beste zenbait produktu ere ematen dizkie supermerkatu-kateak Nafarroako bost jantoki soziali: Tuterako Villa Javier, Tafallako San Francisco Javier etxea, eta Iruñeko eskualdeko Ilundain Fundazioa, Paris 365 eta Behartsuen Haurridetxoen egoitza. Dohaintza egunero egiten da, astelehenetik larunbatera bitartean, Mercadonaren baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker. Mercadonak jantoki sozialetara eramaten ditu produktuak, eta kalitate- eta segurtasun-kondiziorik onenetan banatzen ditu, boluntarioek, gero, otorduak presta ditzaten.

Ramón Navarro eta Joaquín Fernández NEBko ordezkariak eta Imanol Flandes (Mercadona), emandako produktuen ondoanRamón Navarro eta Joaquín Fernández NEBko ordezkariak eta Imanol Flandes (Mercadona), emandako produktuen ondoan.

Logo EAktibatu