Logotip de Mercadona en una porta del Nou Model de Botiga Eficient de Mercadona.

Mercadonak berriz ireki El Palmar-en (Murtzia) duen supermerkatua, bere Denda Eraginkor Eredu berriari egokituz

2017ko martxoaren 09a
  • Berriro ere ireki du denda honek, 1,3 euroko inbertsioa eta 40 hornitzaileren parte hartzea izan duen erabateko eraberritzearen ondoren. Lanak iraun bitartean 150 pertsona kontratatu dira horretarako.
  • Supermerkatu berri hau teknologikoki guztiz konektaturik dago, eta bezeroen erabateko erosketa esperientzia hobetzeko diseinua eta osoki eraberritutako atalak aurkezten ditu. Denda tradizionalekin alderatuz, %40rainoko energia-aurrezpena lortuko du, orobat.

Mercadonak berriz ere ireki du, erabateko eraberritzea egin ondoren, El Palmar-eko alkate-auzoko kale Nagusian duen supermerkatua, konpainiaren denda Eredu eraginkor berrira egokitzeko lanak iraun duten bitartean 1,3 euroko inbertsioa eta 40 hornitzaileren parte hartzea izan duena.

Supermerkatu eraginkor berri honek 45 lagunek osatutako langile taldea du, eta atal guztien banaketa, apainketa eta kokapena hobetzen duen diseinuaz eginda dago, “Nagusien”, konpainiak bere barnean bezeroak izendatzen duen moduan, erosketa esperientzia hobetu eta optimizatzeko. El Palmar-en egindako eraberritze honek 1.600 metro karratuko salmenta sala du, eta aurreko denda ereduarekiko guztiz eraberritutako diseinuaz eginda dago, kolore eta material berriak erabiliz, supermerkatuari sarbidea ematen dion kanpoko fatxadan zein atal ezberdinen kokapenean, eta argiztapen naturala errazten duten espazio zabal eta gardenen aldeko apustua gauzatuz. Bai eta, dendako giroak bata bestearengandik bereizteko, kolore beroen aldekoa ere. 

Atal guztietan berritasunak

Gainera, atalez-atal ere badakartza berritasunak Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berriak, “Nagusi”-aren, langileen, hornitzailearen, eta gizartearen beraren mesederako. Badu, esate baterako, haize-lasterrak saihesteko kristal bikoitzeko sarrera berria, esne fresko eta zuku hoztuentzako lerro berri espezifikoak, zukua unean bertan ateratzeko makina, bukaera-puntu berri bat okelarentzako, kosmetika espezializatuarentzako gondola berri bat, eta oskoldun produktuentzako erakusmahai berri bat arrandegian, beste berrikuntza batzuen artean.

Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berri honek zerbitzurik onena eskaini nahi die bezeroei beren erosketa-ekintza errazteko orduan ere, fruta eta barazkien korridoreak zabalago eginez, erosketa-saski modelo berri batez, eta askoz ergonomiko eta arinagoak diren bi orga eredu uztartuz. Era berean, langileen eguneroko lanak errazteko neurri ugari txertatzen ditu supermerkatu berriak, ergonomia hobetu eta gainesfortzuak saihestu nahian. Kutxa-altzari berria diseinatzeko, adibidez, Valentziako Biomekanika Institutuaren laguntza izan du Mercadonak. Supermerkatuak baditu, bestalde, langileek beren aisialdiko momentuez erosotasun handiagoz goza dezaten atondutako gune komunak, jateko gune hornituago bat, eta armairu pertsonal zabalago eta erosoagoak.

Energia-aurrezpena eta guztiz informatizatutako kudeaketa: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari begira hartu diren neurriek %40rainoko energia-aurrezpena lor dezakete denda tradizionalen ereduarekin alderatuz gero. Alde batetik, isolamendu termiko eta akustikoari esker, eraikuntza osagaiak zein horma eta sabaien zabalera optimizatuz eta energetikoki eraginkorragoak eta ingurumenarekin adeitsuagoak diren izozte-kutxatzarrak erabiliz. Bestetik, LED argiztapen sistema automatizatua du dendak, guneen eta eguneko orduen arabera erregulatzen dena, kudeaketa energetiko askoz eraginkorragoa lortuz.

Teknologikoki guztiz konektaturik dagoen Mercadonaren Denda Eredu Berri honek, bestalde, zenbait gailu elektroniko eta langileen elkarlanerako tresna txertatzen ditu, informazioa dendako edozein aldetik parteka dadin ahalbidetzeko, supermerkatu bakoitzeko autogestioa erraztuz eta kate guztiko prozesuak azkartuz. Gailu berrien artean ditugu, besteak beste, kutxa lerroa, balantzak, edo papera ordezkatuz administrazio-kudeaketa errazten duten tableta elektronikoen erabilera. Honek guztiak prozesuak optimizatzea eta dendaren kudeaketa denbora errealean ezagutzea ahalbidetzen du, erabakiak hartzea erraztuz eta bizitasun handiagoa lortzen lagunduz, bereziki produktu freskoen kudeaketan.

Supermerkatua irekitzeko ordutegia honako hau da: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:30etara. 128 tokidun aparkalekua du, ibilgailu pribatuan lekualdatzen diren bezeroen erosketa errazteko. Halaber,etxerako zerbitzua eta online erosketa gaitu ditu Mercadonak, bere web-orriaren bitartez.

Irekitze berri honi esker, Mercadonaren bezeroek konpainiak bakarrik erabiltzen duen B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika ezagunaren onurak jasoko dituzte. Produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzean datza, kalitate gorena mantenduz eta era jarraituan. Honi esker, eskaintza eraginkorra eskaini diezaieke konpainiak bezeroei, kalitate handienaz eta ahalik eta prezio baxuenean, edozein delarik ere produktuaren ekoizlea.

Denda Eraginkor Eredu Berri honen arabera 125 denda eraberritzea aurreikusten du Mercadonak 2017ko ekitaldian, 180 euro inbertituz Espainia osoan barrena, hobekuntza informatikoen I+G+Ban 5 milioi euro inbertitzeaz gain.

Mercadona Murtziako eskualdean

Mercadonak 64 supermerkatu ditu Murtziako Probintzian, 3.080 langile baino gehiagori enplegu egonkorra ematen dietenak. Nabarmentzekoa da, bestalde, iazko urtean zehar bere erantzukizun soziala indartu duela Eskualdean zenbait ekimenen bitartez; esate baterako, 160 kilo elikagai dohaintzan eman die eskualdeko zenbait erakunderi, besteak beste Gurutze Gorriari, giza-txartelen bitartez. Hainbat “Kilo Operazio”-tan aritu da, halaber, Caritas eta beste zenbait ongintzako erakunderekin elkarlanean, eta Murtzia eta Cartagenako Elikagaien Bankuek sustatutako “Bilketa Handia” izeneko kanpainaren moduko ekimenetan hartu du parte, Eskualdeko udalerri gehientsuenetan dituen supermerkatuen bidez. Hiru Jantoki Sozialekin ere egiten du lan, Murtziako Jesús Abandonado, Alcantarillako Beata Piedad de la Cruz, eta Cartagenako Caritasen Jantoki Sozialarekin, esate baterako, salmentatik baztertzen dituen baina kontsumitzeko egoera onean dauden produktuak egunero eman dielarik hauei.