Mercadonaren Denda Eraginkor Ereduaren arabera egindako supermerkatu batetik irteten ari den pertsona baten irudiaren xehetasuna.

Mercadonak bere Denda Eraginkor Eredu berria inauguratuko du Lucena-n (Kordoba)

2017ko martxoaren 13a
  • Supermerkatu honek berriro zabalduko ditu ateak 1,4 milioi euroko inbertsioa jaso duten erabateko eraberritze-lanen ondoren. Tokiko 15 enpresa eta hornitzailek hartu dute parte eraberritze fasean, 150 pertsona baino gehiago kontratatuz.
  • Lucena-ko alkate den Juan Pérezek Mercadonako zenbait zuzendariz lagundurik supermerkatura egin duen bisita instituzionalean kateak udalerri horretan sortu duen enplegua balioetsi da.  

Mercadonak berriz irekiko ditu gaur Lucena-ko (Kordoba) Parque Etorbidean duen supermerkatuaren ateak, Denda Eraginkor Eredu berrira egokitzeko egin zaion osoko eraberritzearen ondoren. 1,4 milioi euroko inbertsioa jaso dute lanek, bai eta 15 hornitzaileren parte hartzea, eraberritze fasean 150 lagun kontratatu dituztenak. Banaketa, apainketa eta atal guztien kokapena hobetzen duen diseinu berri bat aurkezten du supermerkatu berriak, “Nagusi”-en (konpainiak bere baitan hala deitzen die bezeroei) erosketa esperientzia hobetu eta optimizatzeko helburuarekin.

Lucena-ko alkate den Juan Pérezek bisita instituzionala egin du supermerkatura, Mercadonako zenbait zuzendariz lagundurik, eta Mercadonak udalerrian inauguratu duen denda eraginkor eredu berri honek dakartzan berritasunen nondik norakoak ezagutzeko aukera izan du bertan. Supermerkatu kateak udalerri honetan enplegua sortzearen alde egin duen apustuaren berri izan du, bestetik, bisitan zehar. Izan ere, lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 94 lagunek osatutako langile-taldea du konpainiak bere bertako bi supermerkatuetan.

Mercadonak Lucena-n duen denda eraginkor berri honek 1.600 metro karratuko azalerako salmenta sala du, eta 99 tokidun aparkalekua. Aurreko denda ereduarekiko guztiz eraberritutako diseinuaz eginda dago, kolore eta material berriak erabiliz supermerkatuari sarbidea ematen dion kanpoko fatxadan zein atal ezberdinen kokapenean. Argiztapen naturala errazten duten espazio zabal eta gardenen aldeko apustua gauzatzen du, halaber, bai eta kolore beroen aldekoa ere, dendako giroak bata bestearengandik bereizte aldera. 

Berritasunak atal guztietan

Gainera, atalez-atal ere badakartza berritasunak, “Nagusi”-aren (bezeroaren), langileen, hornitzailearen, eta gizartearen beraren mesederako. Badu, esate baterako, haize-lasterrak saihesteko kristal bikoitzeko sarrera berria, esne fresko eta zuku hoztuentzako lerro berri espezifikoak, zukua unean bertan ateratzeko makina, bukaera-puntu berri bat okelarentzako, kosmetika espezializatuarentzako gondola berri bat, eta oskoldun produktuentzako erakusmahai berri bat arrandegian, beste berrikuntza batzuen artean.

Horrez gain, Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berri honek zerbitzurik onena eskaini nahi die bezeroei beren erosketa-ekintza errazteko orduan ere, fruta eta barazkien korridoreak zabalago eginez, erosketa-saski modelo berri batez, eta askoz ergonomiko eta arinagoak diren bi orga eredu uztartuz.

Era berean, langileen eguneroko lanak errazteko neurri ugari txertatzen ditu supermerkatu berriak, ergonomia hobetu eta gainesfortzuak saihestu nahian. Kutxa-altzari berria diseinatzeko, adibidez, Valentziako Biomekanika Institutuaren laguntza izan du Mercadonak. Supermerkatuak baditu, bestalde, langileek beren aisialdiko momentuez erosotasun handiagoz goza dezaten atondutako gune komunak, jateko gune hornituago bat, eta armairu pertsonal zabalago eta erosoagoak.

Energia-aurrezpena eta guztiz informatizatutako kudeaketa: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari begira hartu diren neurriek %40rainoko energia-aurrezpena lor dezakete denda tradizionalen ereduarekin alderatuz gero. Alde batetik, isolamendu termiko eta akustikoari esker, eraikuntza osagaiak zein horma eta sabaien zabalera optimizatuz, eta energetikoki eraginkorragoak eta ingurumenarekin adeitsuagoak diren izozte-kutxatzarrak erabiliz lortua. Gainera, LED argiztapen sistema automatizatua du dendak, guneen eta eguneko orduen arabera erregulatzen dena, kudeaketa energetiko askoz eraginkorragoa lortuz.

Teknologikoki guztiz konektaturik dagoen Mercadonaren Denda Eredu Berri honek, bestalde, zenbait gailu elektroniko eta langileen elkarlanerako tresna txertatzen ditu, informazioa dendako edozein aldetik parteka dadin ahalbidetzeko, supermerkatu bakoitzeko autogestioa erraztuz eta kate guztiko prozesuak azkartuz. Gailu berrien artean ditugu, besteak beste, kutxa lerroa, balantzak, edo papera ordezkatuz administrazio-kudeaketa errazten duten tableta elektronikoen erabilera. Honek guztiak prozesuak optimizatzea eta dendaren kudeaketa denbora errealean ezagutzea ahalbidetzen du, erabakiak hartzea erraztuz eta bizitasun handiagoa lortzen lagunduz, bereziki produktu freskoen kudeaketan.

Supermerkatua irekitzeko ordutegia honako hau da: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:30etara. 99 tokidun aparkalekua du, ibilgailu pribatuan lekualdatzen diren bezeroen erosketa errazteko. Halaber, etxerako zerbitzua eta online erosketa gaitu ditu Mercadonak, bere web-orriaren bitartez.

Irekitze berri honi esker, Mercadonaren bezeroek konpainiak bakarrik erabiltzen duen B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika ezagunaren onurak jasoko dituzte. Produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzean datza, kalitate gorena mantenduz eta era jarraituan. Honi esker, eskaintza eraginkorra eskaini diezaieke konpainiak bezeroei, kalitate handienaz eta ahalik eta prezio baxuenean, edozein delarik ere produktuaren ekoizlea.

Denda Eraginkor Eredu Berri honen arabera 125 denda eraberritzea aurreikusten du Mercadonak 2017ko ekitaldian, 180 euro inbertituz Espainia osoan barrena, hobekuntza informatikoen I+G+Ban 5 milioi euro inbertitzeaz gain.

Mercadona Kordoban

Mercadonak, %100ean kapital espainiarra duen enpresa familiarrak, gertutasuneko 29 supermerkatu ditu Kordoban (horietako bi Lucenako udalerrian), eta 1.370 lagunek osatutako langile-taldea, lanpostu egonkor eta kalitatezkoa dutelarik guztiek. Probintzia honetako ekoizpenaren eta industriaren sektorearen alde egin duen apustuaren ildotik, 290 euro baino gehiagoko erosketak egiten dizkie bertako hornitzaileei.