Mercadona, elikagai-emaile Cádizen

Mercadonak berritu egin du Campo de Gibraltarreko Elikagai Bankuarekin zuen konpromisoa

2019ko maiatzaren 07a
  • Konpainiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du premiazko produktuak emateko, Bankuak bana ditzan ongintzazko erakundeen bitartez.

Mercadona supermerkatu-konpainiak eta Campo de Gibraltarreko Elikagai Bankuak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, eta, haren arabera, oinarrizko produktuak emango dizkio Mercadonak Elikagai Bankuari egunero pertsona behartsuenen artean banatu ditzan, Campo de Gibraltarreko Elikagaien Bankuarekin lankidetzan aritzen diren erakundeen bidez. Bestalde, Elikagai Bankuak konpromisoa hartu du produktuak baldintza egokietan banatzeko erakunde sozialen artean, kontsumitzaileengana egoera onean irits daitezen.

Hitzarmenaren helburua da Mercadonak Elikagai Bankuarekin duen harremanari eustea. Hala, konpainiak beste urte batez lagunduko du elikagaiak biltzeko kanpainetan, eta erakundearen eskura jarriko ditu Campo de Gibraltarreko bere supermerkatuak, nahi duten bezero guztiek elikagaiak eman ditzaten. Iaz, Algeciras, La Línea, Tarifa, San Roke eta Los Barrioseko dendetan, 125.500 kilo oinarrizko produktu eman zituzten bezeroek, Kilo Bilketetan eta Bilketa Handietan. 

Campo de Gibraltarreko Elikagai Bankuko presidente José Serrano pozik agertu zen, eta eskerrak eman zituen sinatutako hitzarmenagatik: "eskerrak eman nahi dizkiogu Mercadonari gure lankidetza indartzen jarraitzeagatik Campo de Gibraltarreko familia behartsuenei laguntza emanez".

Mercadonaren izenean, Rafa Piñeiro Cádizko Kanpo Harremanetarako zuzendariak eskerrak eman zizkion Campo de Gibraltarreko Elikagai Bankuari “behar gehien dutenen zerbitzura egiten duen lan eta dedikazio altruistarengatik", eta, baieztatu zuenez, hitzarmena sinatzea "geure ekarpena da Elikagai Bankuak eta beste erakunde batzuek beren lan goresgarria egiteko aukera izan dezaten".

Campo de Gibraltarreko Elikagai Bankua irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, eta sektoreko handizkarien elikagai-soberakinen arloan bitartekaritza egitea du helburu, soberakin horiek berme sanitario guztiekin banatzen dituzten gizarte-onurako erakunde eta erakundeetara bideratu ahal izateko.

Pepe Serrano, Elikagai Bankuko presidentea; Pepe Cañete, diruzaina; Rafa Piñero, Mercado-nako Cádizko kanpo-harremanetako zuzendaria; eta Juan Carlos Herrera, lehendakariordea.Pepe Serrano, Elikagai Bankuko presidentea; Pepe Cañete, diruzaina; Rafa Piñero, Mercadonako Cádizko kanpo-harremanetako zuzendaria; eta Juan Carlos Herrera, lehendakariordea.

Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboarekin bat datorren gizarte-ekintza jasangarriko politika

Hona Mercadonak gizartearekiko duen konpromisoetako bat: laguntzea haren garapena eta aurrerapena jasangarriak izan daitezen. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildoren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, guztiak ere hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri. Politika horri jarraikiz, Mercadona lanean ari da, besteak beste, Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen laguntzeko, bai eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzeko ere, bere kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz, eta bere saltokietan lorategi-estalkiak eta lorategi bertikalak eraikiz.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren beste ildo estrategiko bat. Mercadonaren Ingurumena Kudeatzeko Sistema propioak logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea du helburu. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler hornitzaileekin elkarlanean jardunez.

Horrez gain, Mercadonak 170 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko ongintzako beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainak sustatuz. Halaber, beren dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 33 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten du. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Mercadonak bere atxikimendua adierazi zion Nazio Batuen Mundu Hitzarmenari 2011. urtean, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.