Lankidetza Alacanteko Elikagaien Bankuarekin

Mercadonak berritu egin du Alacanteko Elikagaien Bankuarekin zuen konpromisoa

2018ko irailaren 19a
  • Mercadonak beste entrega bat egin dio erakundeari: 12.800 kilo eman dizkio oinarrizko produktuetan. Hori kontuan hartuta, azken 6 urteetan 108.000 kilotik gora eman dizkio Alacanteko Elikagaien Bankuari.

Mercadonak beste entrega bat egin dio Alacanteko Elikagaien Bankuari: 12.800 kilotik gora azukre, irin eta esne eman dizkio. Supermerkatu-kateak probintziako elikagaien bankuarekin duen lankidetza-hitzarmenaren barruan dago kokatuta entrega hau. Hori kontuan hartuta, Mercadonak 108.000 kilo produktu eman dizkio oinarrizko produktuetan erakundearekin duen hitzarmena indarrean dagoenetik (duela 6 urtetik).

Gainera, aurreko urteetan bezala, FESBALek (Federación Española de Bancos de Alimentos) azaroaren 30erako eta abenduaren 1erako antolatu duen Bilketa Handian lagunduko du. Ekintza horretan, Espainiako elikagaien beste banku batzuek ere parte hartuko dute. Alacanteko probintzian, supermerkatu ugari jarriko ditu Mercadonak Elikagaien Bankuaren eskura, premiazko elikagaien bilketarako gune gisa, interesa duten bezero guztiek “kilo operazioan” elikagaiak eman ahal izan ditzaten. Iazko edizioan, 2017an, 97.000 kilotik gora eman zituzten bezeroek oinarrizko produktuetan.

Juan Vicente Peral Alacanteko Elikagaien Bankuaren zuzendariak esan zuenez, "esker ona adierazi nahi diogu Mercadonari, probintzian behar gehien duten familiei lagundu ahal izateko gurekin duen lankidetza sendotzen segitzeagatik”.   

Bestalde, 2016ko ekainetik, Alacanteko La Prosperidad de San Gabriel auzo-elkartearen jangela sozialari laguntzen dio Mercadonak: egunero ematen dizkio salmentatik erretiratzen dituen baina kontsumorako ondo dauden produktuak. Alacanteko San Gabriel auzoko jangela sozialari laguntzen zaio horrela; egunean 100 pertsona ingururentzako bazkaria prestatzen eta banatzen dute.

Mercadona renueva la donación a Banco de Alimentos de Alicante Juan Vicente Peral Alacanteko Elikagaien Bankuaren zuzendaria, Luis Consuegra Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendariarekin, Alacanten.

Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboarekin bat datorren gizarte-ekintza jasangarria

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horri jarraikiz, Mercadona lanean ari da besteak beste Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen laguntzeko, bai eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzeko ere, bere kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz eta bere saltokietan lorategi-estalkiak eta lorategi bertikalak eraikiz.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren beste ildo estrategiko bat. Mercadonaren Ingurumena Kudeatzeko Sistema propioak logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea du helburu. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, hornitzaileekin elkarlanean jardunez.Horrez gain, Mercadonak 140 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko ongintzazko beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainak sustatuz. Halaber, beren dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 27 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzaren kide da. Bestalde, Mercadonak 2011. urtean bere atxikimendua adierazi zion Nazio Batuen Mundu Hitzarmenari, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.