Mercadonaren Denda Eraginkor Ereduaren gurdi berria.

Mercadonak bere Denda Eraginkor Eredu berria inauguratuko du Yuncos-en (Toledo)

2017ko otsailaren 27a
  • Milioi 1 euroko inbertsioa jaso duten lanen ondoren, berriz zabaltzen ditu ateak supermerkatu honek. 30 hornitzailek hartu dute parte eraberritze fasean, 120 pertsona baino gehiago kontratatuz.
  • Supermerkatu berri hau teknologikoki guztiz konektaturik dago, eta bezeroen erabateko erosketa esperientzia hobetzeko diseinua eta osoki eraberritutako atalak aurkezten ditu. Denda tradizionalekin alderatuz, %40rainoko energia-aurrezpena lortuko dute, orobat.

Mercadonak supermerkatu bat berriz zabalduko du gaur Yuncos-en (Toledo), Ramón y Cajal Etorbidean, hain zuzen ere, Denda Eraginkor Eredu berrira egokitzeko egin zaion osoko eraberritzearen ondoren, milioi 1 euroko inbertsioa jaso eta 30 hornitzaileren parte hartzea izan duena, azken hauek 120 lagun kontratatu dituztelarik eraberritze fasean. Banaketa, apainketa eta atal guztien kokapena hobetzen duen diseinu berri bat aurkezten du supermerkatu berriak, “Nagusi”-en (konpainiak bere baitan hala deitzen baitie bezeroei) erosketa esperientzia hobetu eta optimizatzeko helburuarekin betiere. 

Yuncos-eko denda berri honek 1.620 metro karratuko azalerako salmenta sala du. Aurreko denda ereduarekiko guztiz eraberritutako diseinuaz eginda dago, kolore eta material berriak erabiliz supermerkatuari sarbidea ematen dion kanpoko fatxadan zein atal ezberdinen kokapenean. Argiztapen naturala errazten duten espazio zabal eta gardenen aldeko apustua gauzatzen du gainera, bai eta kolore beroen aldekoa ere, dendako giroak bata bestearengandik bereizteko.

Berritasunak atal guztietan

Gainera, atalez-atal ere badakartza berritasunak, “Nagusi”-aren (bezeroaren), langileen, hornitzailearen, eta gizartearen beraren mesederako. Badu, esate baterako, haize-lasterrak saihesteko kristal bikoitzeko sarrera berria, esne fresko eta zuku hoztuentzako lerro berri espezifikoak, zukua unean bertan ateratzeko makina, bukaera-puntu berri bat okelarentzako, kosmetika espezializatuarentzako gondola berri bat, eta oskoldun produktuentzako erakusmahai berri bat arrandegian, beste berrikuntza batzuen artean.

Horrez gain, Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berri honek zerbitzurik onena eskaini nahi die bezeroei beren erosketa-ekintza errazteko orduan ere, fruta eta barazkien korridoreak zabalago eginez, erosketa-saski modelo berri batez, eta askoz ergonomiko eta arinagoak diren bi orga eredu uztartuz.

Era berean, langileen eguneroko lanak errazteko neurri ugari txertatzen ditu supermerkatu berriak, ergonomia hobetu eta gainesfortzuak saihestu nahian. Kutxa-altzari berria diseinatzeko, adibidez, Valentziako Biomekanika Institutuaren laguntza izan du Mercadonak. Supermerkatuak baditu, bestalde, langileek beren aisialdiko momentuez erosotasun handiagoz goza dezaten atondutako gune komunak, jateko gune hornituago bat, eta armairu pertsonal zabalago eta erosoagoak.

Energia-aurrezpena eta guztiz informatizatutako kudeaketa: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari begira hartu diren neurriek %40rainoko energia-aurrezpena lor dezakete denda tradizionalen ereduarekin alderatuz gero. Alde batetik, isolamendu termiko eta akustikoari esker, eraikuntza osagaiak zein horma eta sabaien zabalera optimizatuz, eta energetikoki eraginkorragoak eta ingurumenarekin adeitsuagoak diren izozte-kutxatzarrak erabiliz lortua. Gainera, LED argiztapen sistema automatizatua du dendak, guneen eta eguneko orduen arabera erregulatzen dena, kudeaketa energetiko askoz eraginkorragoa lortuz.

Teknologikoki guztiz konektaturik dagoen Mercadonaren Denda Eredu Berri honek, bestalde, zenbait gailu elektroniko eta langileen elkarlanerako tresna txertatzen ditu, informazioa dendako edozein aldetik parteka dadin ahalbidetzeko, supermerkatu bakoitzeko autogestioa erraztuz eta kate guztiko prozesuak azkartuz. Gailu berrien artean ditugu, besteak beste, kutxa lerroa, balantzak, edo papera ordezkatuz administrazio-kudeaketa errazten duten tableta elektronikoen erabilera. Honek guztiak prozesuak optimizatzea eta dendaren kudeaketa denbora errealean ezagutzea ahalbidetzen du, erabakiak hartzea erraztuz eta bizitasun handiagoa lortzen lagunduz, bereziki produktu freskoen kudeaketan.

Supermerkatua irekitzeko ordutegia honako hau da: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:30etara. 194 tokidun aparkalekua du, ibilgailu pribatuan lekualdatzen diren bezeroen erosketa errazteko. Halaber, etxerako zerbitzua eta online erosketa gaitu ditu Mercadonak, bere web-orriaren bitartez.

Irekitze berri honi esker, Mercadonaren bezeroek konpainiak bakarrik erabiltzen duen B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika ezagunaren onurak jasoko dituzte. Produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzean datza, kalitate gorena mantenduz eta era jarraituan. Honi esker, eskaintza eraginkorra eskaini diezaieke konpainiak bezeroei, kalitate handienaz eta ahalik eta prezio baxuenean, edozein delarik ere produktuaren ekoizlea.

Denda Eraginkor Eredu Berri honen arabera 125 denda eraberritzea aurreikusten du Mercadonak 2017ko ekitaldian, 180 euro inbertituz Espainia osoan barrena, hobekuntza informatikoen I+G+Ban 5 milioi euro inbertitzeaz gain.

Mercadona Gaztela-Mantxan

Mercadonak 78 supermerkatu ditu Gaztela-Mantxan, eta kontratu egonkor eta kalitatezkoa duten 3.455 lagunez osatutako langile-taldea. Eskualde honetan enplegu egonkorra sortzearen alde hartu duen konpromisoa indartu egin da, gainera, azken 5 urteetan Gaztela-Mantxako taldera 495 pertsona gehitu izanak baieztatzen duenez.

Mercadonak Gaztela-Mantxaren alde egin duen apustua bertako hornitzaileei egindako erosketa-bolumenean islatu da ere, 1.339 milioi eurokoa izan baita, aurreko urtekoa baino %2 handiagoa. Konpainiaren eragin dinamizatzailea jarraipena izan du azken urtean berriz ere, enpresak Gaztela-Mantxako 597 ETE baino gehiagorekin duen merkataritza harremanari esker. Izan ere, 14.168 enplegu sortzen dituzte hauen, Mercadonaren, eta bere bitarteko hornitzaileen artean, lanpostu zuzenak eta zeharkakoak kontuan hartuz.