Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berriaren logoa.

Mercadonak bere Denda Eraginkor Eredu berria inauguratuko du Santa Polan (Alacant)

2017ko otsailaren 27a
  • Milioi 1 euroko inbertsioa jaso duten lanen ondoren, berriz zabaltzen ditu ateak supermerkatu honek. 25 hornitzailek hartu dute parte eraberritze fasean, 177 pertsona baino gehiago kontratatuz.
  • Supermerkatu berri hau teknologikoki guztiz konektaturik dago, eta bezeroen erabateko erosketa esperientzia hobetzeko diseinua eta osoki eraberritutako atalak aurkezten ditu. Denda tradizionalekin alderatuz, %40rainoko energia-aurrezpena lortuko dute, orobat.
  • Aurreko langile-taldea bermatzeaz gain, beste 7 lanpostu sortu ditu Mercadonak.

Mercadonak supermerkatu bat berriz zabalduko du gaur Santa Polan (Alacant), Finlandia kaleko Gran Alacant Merkataritza Zentroan, hain zuzen ere, Denda Eraginkor Eredu berrira egokitzeko egin zaion osoko eraberritzearen ondoren. Lan hauek milioi 1 euroko inbertsioa jaso eta 25 hornitzaileren parte hartzea izan dute, azken hauek 177 lagun kontratatu dituztelarik eraberritze fasean. Banaketa, apainketa eta atal guztien kokapena hobetzen duen diseinu berri bat aurkezten du supermerkatu berriak, “Nagusi”-en (konpainiak bere baitan hala deitzen baitie bezeroei) erosketa esperientzia hobetu eta optimizatzeko helburuarekin betiere. 

Santa Polako denda berri honek 1.610 metro karratuko azalerako salmenta sala du. Aurreko denda ereduarekiko guztiz eraberritutako diseinuaz eginda dago, kolore eta material berriak erabiliz supermerkatuari sarbidea ematen dion kanpoko fatxadan zein atal ezberdinen kokapenean. Argiztapen naturala errazten duten espazio zabal eta gardenen aldeko apustua gauzatzen du gainera, bai eta kolore beroen aldekoa ere, dendako giroak bata bestearengandik bereizteko.

Berritasunak atal guztietan

Gainera, atalez-atal ere badakartza berritasunak, “Nagusi”-aren (bezeroaren), langileen, hornitzailearen, eta gizartearen beraren mesederako. Badu, esate baterako, haize-lasterrak saihesteko kristal bikoitzeko sarrera berria, esne fresko eta zuku hoztuentzako lerro berri espezifikoak, zukua unean bertan ateratzeko makina, bukaera-puntu berri bat okelarentzako, kosmetika espezializatuarentzako gondola berri bat, eta oskoldun produktuentzako erakusmahai berri bat arrandegian, beste berrikuntza batzuen artean.

Horrez gain, Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berri honek zerbitzurik onena eskaini nahi die bezeroei beren erosketa-ekintza errazteko orduan ere, fruta eta barazkien korridoreak zabalago eginez, erosketa-saski modelo berri batez, eta askoz ergonomiko eta arinagoak diren bi orga eredu uztartuz.

Era berean, langileen eguneroko lanak errazteko neurri ugari txertatzen ditu supermerkatu berriak, ergonomia hobetu eta gainesfortzuak saihestu nahian. Kutxa-altzari berria diseinatzeko, adibidez, Valentziako Biomekanika Institutuaren laguntza izan du Mercadonak. Supermerkatuak baditu, bestalde, langileek beren aisialdiko momentuez erosotasun handiagoz goza dezaten atondutako gune komunak, jateko gune hornituago bat, eta armairu pertsonal zabalago eta erosoagoak.

Energia-aurrezpena eta guztiz informatizatutako kudeaketa: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari begira hartu diren neurriek %40rainoko energia-aurrezpena lor dezakete denda tradizionalen ereduarekin alderatuz gero. Alde batetik, isolamendu termiko eta akustikoari esker, eraikuntza osagaiak zein horma eta sabaien zabalera optimizatuz, eta energetikoki eraginkorragoak eta ingurumenarekin adeitsuagoak diren izozte-kutxatzarrak erabiliz lortua. Gainera, LED argiztapen sistema automatizatua du dendak, guneen eta eguneko orduen arabera erregulatzen dena, kudeaketa energetiko askoz eraginkorragoa lortuz.

Teknologikoki guztiz konektaturik dagoen Mercadonaren Denda Eredu Berri honek, bestalde, zenbait gailu elektroniko eta langileen elkarlanerako tresna txertatzen ditu, informazioa dendako edozein aldetik parteka dadin ahalbidetzeko, supermerkatu bakoitzeko autogestioa erraztuz eta kate guztiko prozesuak azkartuz. Gailu berrien artean ditugu, besteak beste, kutxa lerroa, balantzak, edo papera ordezkatuz administrazio-kudeaketa errazten duten tableta elektronikoen erabilera. Honek guztiak prozesuak optimizatzea eta dendaren kudeaketa denbora errealean ezagutzea ahalbidetzen du, erabakiak hartzea erraztuz eta bizitasun handiagoa lortzen lagunduz, bereziki produktu freskoen kudeaketan.

Supermerkatua irekitzeko ordutegia honako hau da: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:30etara. 393 tokidun aparkalekua du, ibilgailu pribatuan lekualdatzen diren bezeroen erosketa errazteko. Halaber, etxerako zerbitzua eta online erosketa gaitu ditu Mercadonak, bere web-orriaren bitartez.

Irekitze berri honi esker, Mercadonaren bezeroek konpainiak bakarrik erabiltzen duen B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika ezagunaren onurak jasoko dituzte. Produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzean datza, kalitate gorena mantenduz eta era jarraituan. Honi esker, eskaintza eraginkorra eskaini diezaieke konpainiak bezeroei, kalitate handienaz eta ahalik eta prezio baxuenean, edozein delarik ere produktuaren ekoizlea.

Denda Eraginkor Eredu Berri honen arabera 125 denda eraberritzea aurreikusten du Mercadonak 2017ko ekitaldian, 180 euro inbertituz Espainia osoan barrena, hobekuntza informatikoen I+G+Ban 5 milioi euro inbertitzeaz gain.

Mercadona Alacant-eko Probintzian

Mercadonak 101 supermerkatu ditu Alacant-eko Probintzian presente dagoen 42 udalerrietan, bertako 4.680 langileri enplegu egonkorra ematen dielarik. Nabarmentzekoa da, bestalde, iazko urtean zehar bere erantzukizun soziala zenbait ekimenen bitartez indartu duela Probintzian; esate baterako, 20.300 kilo elikagai dohaintzan emanez Alacant-eko Elikagaien Bankua Fundazioari. Hainbat “Kilo Operazio”-tan aritu da ere, Gurutze Gorria, Caritas eta beste zenbait ongintzako erakunderekin elkarlanean, eta Elikagaien Bankuaren “El Gran Recapte” izeneko kanpainaren moduko ekimenetan parte hartu du, Probintziako udalerri gehientsuenetan dituen supermerkatuen bidez. Joan den 2016ko ekainetik aurrera Mercadonak Alacant-eko La Prosperidad “San Gabriel” Auzo Elkarteko Jantoki Sozialarekin egiten du lan, salmentatik baztertzen dituen baina kontsumitzeko egoera onean dauden produktuak egunero emanez.