Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu Berriko kutxa ergonomikoen lerroa.

Mercadonak bere Denda Eraginkor Eredu berria inauguratuko du Tarragonan, eta 2017an 5,7 milioi euro inbertituko ditu eraberritze lanetan

2017ko martxoaren 06a
  • Eredu berri honen arabera egindako lehenengo supermerkatua Tarragona hirian dago eta gaur irekiko ditu ateak eraberritze lanen ondoren.
  • Denda eraginkor eredu berriak erosketa esperientzia hobetu eta horretarako behar den denbora azkartzen du, denda tradizionalekin alderatuz %40rainoko energia-aurrezpena lortuz, orobat.
  • Diseinu guztiz berria dakar atal guztietan, eta barne kudeaketa informatizatua izateko eta sorta hobeki kudeatzeko balio duten gailu elektroniko berriekin.
  • 2017an, Tarragonako eskualde guztietan barrena sakabanatutako 4 denda eraberritzea aurreikusten du konpainiak.
  • Merkatu Zentralean dagoen Mercadonaren supermerkatu berria ere eredu honen arabera egokituko da bere irekitze berrian.  

Mercadona supermerkatu kateak bere denda eraginkor eredu berria abian jarriko du gaur Tarragonan. Bere “Nagusien”, konpainiak bere barnean bezeroak hala izendatzen baititu, erosketa esperientzia hobetu eta optimizatzeko helburua duen eredua, alegia. Honetarako, 2017an 5,7 milioi euro inbertitzea aurreikusten du, Tarragonako eskualde guztietan barrena sakabanatutako 4 denden eraberritzea gauzatzeko.

Denda eredu honen arabera egindako aurreneko establezimendua Tarragona hirian dago, Vía Augusta, hain zuzen, eta azken bi hilabeteotan egindako eraberritze lanen ondoren irekitzen ditu ateak berriz ere. Aurten El Vendrell udalerrian dagoen El Botafoc-eko denda eta Tortosa udalerriko Els Portals-ekoa irekiko dira ere, bai eta Móra d’Ebre-koa, Pius XII etorbidea z/g helbidean dagoena.

Aurrerantzean, esandako eraberritzeez gain, Mercadonak irekiko dituen denda guztiek txertatuko dute eredu berria. Iazko abenduan ekin zion konpainiak, izan ere, eredu hau inplementatzeari, honen arabera egindako lehenengo bi supermerkatuak irekitzean: Puerto de Sagunto-n (Valentzia) bata, eta Peligros udalerrian (Granada) bestea. Tarragonako merkatu zentraleko Mercadonaren supermerkatua ere eredu berria txertatzen duten irekitze berrien zerrendari gehituko zaio.

Via Augustako Mercadona: denda eraginkor eredu berrira egokitutako lehenengo supermerkatua Tarragonako eskualdeetan

Tarragona hirian dago Tarragonako eskualdeetan denda eraginkor eredu berrira egokitutako Mercadonaren lehenengo supermerkatua, Via Augustan, hain zuzen. Bere eraberritze lanetan 65 hornitzaile hartu dute parte, lanak egin bitartean 90 pertsona kontratatu dituztenak.

Denda eredu berria, eraginkorragoa, 2000 urtean hasitako giroka antolatutako denda diseinua berritzen du, banaketa, apainketa eta atalen kokapena hobetuz. Aurreko denda ereduarekiko guztiz eraberritutako diseinuaz eginda dago, halaber, kolore eta material berriak erabiliz, supermerkatuari sarbidea ematen dion kanpoko fatxadan zein atal ezberdinen kokapenean. Bestetik, argiztapen naturala errazten duten espazio zabal eta gardenen aldeko apustua gauzatzen du, bai eta, dendako giroak bata bestearengandik bereizteko, kolore beroen aldekoa ere. 

Berritasunak atal guztietan

Gainera, atalez-atal ere badakartza berritasunak denda eredu berriak, “Nagusi”-aren, langileen, hornitzailearen, eta gizartearen beraren mesederako. Badu, esate baterako, haize-lasterrak saihesteko kristal bikoitzeko sarrera berria, esne fresko eta zuku hoztuentzako lerro berri espezifikoak, zukua unean bertan ateratzeko makina, bukaera-puntu berri bat okelarentzako, kosmetika espezializatuarentzako gondola berri bat, eta oskoldun produktuentzako erakusmahai berri bat arrandegian, beste berrikuntza batzuen artean.

Diseinu berri honek zerbitzurik onena eskaini nahi die bezeroei beren erosketa-ekintza errazteko orduan ere, fruta eta barazkien korridoreak zabalago eginez, erosketa-saski modelo berri batez, eta askoz ergonomiko eta arinagoak diren bi orga eredu uztartuz.

Era berean, langileen eguneroko lanak errazteko neurri ugari txertatzen ditu supermerkatu berriak, ergonomia hobetu eta gainesfortzuak saihestu nahian. Kutxa-altzari berria diseinatzeko, adibidez, Valentziako Biomekanika Institutuaren laguntza izan du Mercadonak. Supermerkatuak baditu, bestalde, langileek beren aisialdiko momentuez erosotasun handiagoz goza dezaten atondutako gune komunak, jateko gune hornituago bat, eta armairu pertsonal zabalago eta erosoagoak.

Labeko atal berria Tarragonako Masquefa-ko supermerkatuan, Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berriaren arabera inauguratu dena berriki.Labeko atal berria Tarragonako, Vía Augusta supermerkatuan, Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu berriaren arabera inauguratu dena berriki.

Energia-aurrezpena eta guztiz informatizatutako kudeaketa: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari begira, %40rainoko energia-aurrezpena lor dezakete hartu diren neurriek, Alde batetik, isolamendu termiko eta akustikoari esker, eraikuntza osagaiak zein horma eta sabaien zabalera optimizatuz, eta energetikoki eraginkorragoak eta ingurumenarekin adeitsuagoak diren izozte-kutxatzarrak erabiliz lortua. Gainera, LED argiztapen sistema automatizatua du dendak, guneen eta eguneko orduen arabera erregulatzen dena, kudeaketa energetiko askoz eraginkorragoa lortuz.

Zenbait gailu elektroniko eta langileen elkarlanerako tresna txertatzen ditu bestalde, informazioa dendako edozein aldetik parteka dadin ahalbidetzeko, supermerkatu bakoitzeko autogestioa erraztuz eta kate guztiko prozesuak azkartuz. Gailu berri hauen artean ditugu, besteak beste, kutxa lerroa, balantzak, edo papera ordezkatuz administrazio-kudeaketa errazten duten tableta elektronikoen erabilera. Honek guztiak prozesuak optimizatzea eta dendaren kudeaketa denbora errealean ezagutzea ahalbidetzen du, erabakiak hartzea erraztuz eta bizitasun handiagoa lortzen lagunduz, bereziki produktu freskoen kudeaketan.