Albalat dels Sorells-eko (Valentzia) Mercadonaren bulego berriek 2021an izango duten itxura

Mercadonak Albalat dels Sorells-en (Valentzia) izango dituen instalazioen bigarren faseari ekin dio

2018ko urtarrilaren 25a
  • 80 milioi euro inbertitzea aurreikusten da, eta munta handiko baliabideak bideratuko dira eraikinak energetikoki eraginkorrak, uraren erabilerarekin arduratsuak eta argiztapen naturala optimizatzeko estrategikoki orientatuak izan daitezen. 
  • Eraikinean 150 hornitzailek hartuko dute parte batazbeste, eta hauek 600 pertsona baino gehiago kontratatuko dituzte lanak iraun bitartean.
  • Berdeguneez inguratutako hiru eraikin egin nahi ditu konpainiak, 25.000 metro karratu baino gehiagoko lursailaren inguru naturala aprobetxatuz.
  • Bulego berriek 1.000 bat pertsona hartzeko gaitasuna izango dute. 2021ean amaituko da bulego jasangarri berrien eraikuntza, eta konpainiak 2014an inauguratu zituen Datuak Prozesatzeko Zentroaren (DPZ) eta Zerbitzuen Zentroaren ondoan instalatuko dira.

Mercadonak, %100ean kapital espainiarra eta familiarra duen supermerkatu-konpainiak, Albalat dels Sorells-en (Valentzia) abiatu duen proiektuaren bigarren faseari ekin dio, eta udalerri honetan izango dituen bulego berriak eraikitzen hasi da. Honela, sendotu egiten da konpainiak 2012an Datuak Prozesatzeko Zentroa (DPZ) eta Zerbitzuen Zentroa -bi-biak 2014an inauguratuak- eraikitzearekin hasi zuen egitasmoa.

Bigarren fase honetarako 80 milioi euroko inbertsioa aurreikusten da, eta baliabide horien zati bat inguruan dagoen espazioa optimizatzeko bideratuko da, bulegoen jasangarritasuna bermatze aldera. Momentuz, lurra lekualdatzeko lanekin hasi dira, baina orotara 600 pertsona kontratatuko dituzten 150 obra-hornitzailerekin lan egitea aurreikusten da.

Bulego jasangarri berriak 25.000 metro karratu baino gehiago dituen sail batean eraikiko dira, eta lanak 2021an amaitzea espero da. Helburua 1.000 langile inguru hartzeko moduko gaitasuna izango dituzten hiru eraikin eta lurpeko aparkaleku bat eraikitzea da.

Ingurunearekiko jasangarriak izango diren bulego berriak

ERRE Arquitectura-rekin batera garatuko du Mercadonak egitasmoa, inguruneak eskainitako orientazioa eta argiztapen naturala ahal bezain beste aprobetxatuz. Modu honetan, langileentzako espazio erosoagoak lortzen dira, argiztapen naturalekoak, kontsumo elektrikoa murrizten den bitartean. Gainera, patio zabalak irekiko direnez, lurpeko aparkalekua ere argiztatuko da, tokia atseginagoa izateko eta kontsumo elektrikoa murrizteko, euritik babesten den aldi berean. 

Kanpoaldeari dagokienez, berdeguneez eta atsedenlekuez inguraturik egongo dira eraikinak, airearen zirkulazio naturalari laguntzeko. Bere bulego berrietarako, lorategidun patioen alde apustu egiten du konpainiak, espazio berezi hauek kutsadura xurgatu eta oxigenoa ematen baitute; beharginen erosotasunari mesede egiten dioten neurriak, hain justu. Halaber, berdeguneak ureztatzeko euri-urak erabiltzea aurreikusten da, uraren erabilpen arduratsua egite aldera.

Bulego barruko diseinuaren oinarria, azkenik, bata bestearekin konektatzen diren espazio zabalak dira, eguzkiaren energia aprobetxatu eta produktibitaterako eta sormenerako giro aproposa sortzen duten barrualde soilekoak.

Albalat dels Sorells-eko (Valentzia) Mercadonaren bulego berriak barne hartuko dituen lursailaren egungo egoeraAlbalat dels Sorells-eko (Valentzia) Mercadonaren bulego berriak barne hartuko dituen lursailaren egungo egoera.

Albalat dels Sorells-eko (Valentzia) Mercadonaren bulego berriek 2021an izango duten itxuraren simulazioaAlbalat dels Sorells-eko (Valentzia) Mercadonaren bulego berriek 2021an izango duten itxuraren simulazioa.