Mercadonak premiazko produktuak eman dizkio Leóngo Elikagai Bankuari

Mercadonak 93 tona produktu baino gehiago eman dizkio Leóngo Elikagai Bankuari 2020an

2020ko maiatzaren 13a
  • Konpainia berriz ari da lankidetzan Leóngo Elikagai Bankuarekin, eta oraingo honetan 6.500 kg premiazko produktu eman dizkio.
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, bizi dugun egoera bereziki konplexu honek sortutako beharrei erantzuteko.
  • Konpainiak, orain arte, 525 tona baino gehiago eman dizkie produktu eta elikagaitan Gaztela eta Leongo zenbait erakunde soziali.
  • 2019an, konpainiak 1.061 tona premiazko elikagai eman zituen Gaztela eta Leonen bakarrik.

Mercadonak, supermerkatu fisikoak eta onlineko salmenta dituen konpainia izanik, bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Ildo horretatik, aurten 93 tona premiazko produktu baino gehiago eman dizkio Leóngo Elikagai Bankuari. Hala, Mercadonak indartu egin du erakunde horrekin duen harremana; urteak daramatza harekin lankidetzan, produktuak emanez eta kilo-bilketetan parte hartuz.

Ekintza hori behar handiena duten kolektiboei laguntzen jarraitzeko Mercadonak jarri dituen beste ekintza batzuei gehitu behar zaie. Adibidez, berriro hasi da premiazko produktuak ematen lehendik ere laguntzen zituen Leóngo jantoki sozial hauei: Leóngo Karitatearen Elkartea, Pio XII Gizarte Zentroa, San José Egoitza Etxea, San Genadio Gizarte Etxea eta Hermanitas de los Ancianos Desamparados.

Juani Pérez Leóngo Elikagai Bankuko idazkari probintzialak hau nabarmendu nahi izan du: “Mercadonaren laguntza funtsezkoa izaten ari da. Elikagai Bankuan hain ohikoak ez diren produktuen dohaintzak dira, eta aberastu egiten dituzte arriskuan dauden familiei, haurrak dituzten familiei eta pertsona ahulei ematen zaizkien sortak. Laguntza hori gabe, sorten balio ekonomikoa eta nutrizionala askoz txikiagoa litzateke. Eskerrik asko Mercadonatik iristen diren dohaintzak jasotzen dituzten erabiltzaile guztien izenean”.

“Mercadonak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun Gaztela eta Leongo elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin —2019an, 1.061 tona elikagai eman zizkien—. Aurten, orain arte, 525 tona baino gehiago eman dizkie produktu eta elikagaitan Gaztela eta Leongo zenbait erakunde soziali.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 240 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 4.509 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 4.304 Espainian, eta 205 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenetik berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez.  Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmenaren bazkide da 2011. urtetik, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.

Mercadonak premiazko produktuak eman dizkio Leóngo Elikagai BankuariMercadonak premiazko produktuak eman dizkio Leóngo Elikagai Bankuari.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta