Gurutze Gorriaren eta Mercadonaren Kataluniako arduradunak, dohaintza egiteko unean

Mercadonak 27.300 poto dilista egosi eman dizkio Kataluniako Gurutze Gorriari

2020ko maiatzaren 14a
  • COVID-19 gaitzak eraginda lurraldeak bizi duen egoera berezian, konpainiak guztira 365.000 kilo inguru eman dizkie premiazko produktutan Kataluniako zenbait gizarte-erakunderi eta ongintza-erakunderi.
  • Krisia hasi zenetik, Gurutze Gorriak 620.910 kilo elikagai banatu ditu eta 60.014 premiazko produktu eman dizkie Katalunian 154.000 laguni baino gehiagori.
  • Konpainiak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, behar handiena duten herritarren eskaerei erantzuteko.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainiak 27.300 poto dilista egosi (26 palet, 15.500 kilo) eman dizkio gaur Kataluniako Gurutze Gorriari.

COVID-19aren ondorioz martxoaren 27az geroztik konpainia Katalunian egiten ari den dohaintzetako bat da gaur egindakoa. Guztira, gaur arte, 365.000 kilo elikagai inguru eman dizkie, bai lehorrak bai freskoak, Kataluniako zenbait gizarte-erakunderi eta ongintza-erakunderi. Modu horretan, Mercadonak erantzuna ematen dio COVID-19aren ondoriozko beharrak direla-eta Gurutze Gorriak ERANTZUN planak egindako deiari, eta dohaintzak indartzen ditu, ahal den neurrian behartsuenen eskaerak arintzen laguntzeko.

Ildo horretatik, Kataluniako Gurutze Gorriko presidente Josep Quitetek adierazi duenez, “Mercadonaren produktu-ekarpen horri esker, elikagaien banaketa indartu ahal izango dugu; izan ere, pandemiaren ondorioz, gizartean baztertzeko arriskuan dauden familien kopurua % 30 handitu da, bai lana galdu dutelako, bai ERTE bat jasan dutelako, eta une honetan ez dute diru-sarrera finkorik”.

Bestalde, Mercadonaren Gironako eta Bartzelonako iparraldeko Kanpo Harremanetarako zuzendari Santi Montek eskertu egin du “erakunde sozialak egiten ari diren lana; adibidez, Gurutze Gorriarena”, eta hau adierazi du: "gaur egindako dohaintza honen bidez, 365.000 kilo elikagai inguru banatu zaizkie Kataluniako ongintzako erakunde eta elkarte batzuei sei aste pasatxoan, bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan kolektibo ahulenen eskaerei, ahal den neurrian, erantzuteko eta egoera arintzen laguntzeko".

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana. Konpainiaren alderdi sozial eta etikoa garatzeko, zenbait jarduera-ildo jasangarri erabiltzen ditu planak, hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri, guztiak ere.

Politika horri jarraituz, Gurutze Gorriarekin, Kataluniako lau elikagai-bankuekin eta beste erakunde sozial batzuekin elkarlanean aritzeaz gain, beste zenbait produktu ere ematen dizkie supermerkatu-kateak Kataluniako 35 jantoki soziali. Dohaintza egunero egiten da, astelehenetik larunbatera bitartean, Mercadonaren baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker. Mercadonak jantoki sozialetara eramaten ditu produktuak, eta kalitate- eta segurtasun-kondiziorik onenetan banatzen ditu, boluntarioek, gero, otorduak presta ditzaten.

Hain zuzen, 2019an, konpainiak 1.478 tona elikagai baino gehiago eman zizkien Kataluniako gizarte-erakunde eta -elkarte horiei.

Gurutze Gorriak ERANTZUN Plana: erantzun integrala eta koordinatua Katalunian

Martxoaren erdialdean krisia hasi zenetik, Gurutze Gorriko 6.382 boluntariok eta teknikarik 620.910 milioi kilo elikagai baino gehiago banatu dituzte, eta premiazko produktuen 60.014 entrega egin dizkie Kataluniako 150 udalerritan baino gehiagotan artatutako 154.042 pertsonari: botikak, kit higienikoak eta arropa, besteak beste.

Nabarmentzekoa da, bereziki, 4.000 eskaera berri baino gehiago jaso direla boluntario gisa jarduteko, eta haietako 3.200 gauzatu direla jada; batez ere, ikasle gazteak eta pandemiaren aldi horretan ERTEan edo langabezian zeudenak izan dira.

Egoera berezi horren aurrean, Gurutze Gorriak ERANTZUN Planaren esparruan, Gurutze Gorria aliantza publiko-pribatuak indartzen ari da une honetan, eta hurrengo asteetan elikagaiak banatzeko eskaera nabarmen handituko dela aurreikusten du, oraingo egoeraren aldean.

Hain zuzen, pandemiak eragindako krisi honetan, 189 enpresa-lankidetza baino gehiago lortu dira (2.500 Espainiako estatu osoan), bai produktu-dohaintzaren bidez (108 enpresa), bai ekarpen ekonomikoak eginez (50), bai beste mota batzuetako lankidetzak lortuz (31), hala nola espazioak, ibilgailuak edo industria-makinak lagatzea.

Gurutze Gorriaren eta Mercadonaren Kataluniako arduradunak, dohaintza egiteko uneanGurutze Gorriaren eta Mercadonaren Kataluniako arduradunak, dohaintza egiteko unean.

Gurutze Gorriaren eta Mercadonaren Kataluniako arduradunak, dohaintza egiteko uneanGurutze Gorriaren eta Mercadonaren Kataluniako arduradunak, dohaintza egiteko unean.

 

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta