Mercadonako langile bat konpainiaren bloke logistikoetako batean

Mercadonak 9.000 pertsona kontratatu ditu 2018ko udako kanpainarako

2018ko maiatzaren 08a
  • Aurten, Mercadonak 2017ko udako kanpainarako baino 2.000 pertsona gehiago kontratatu ditu; iaz, 7.000 pertsona kontratatu zituen.
  • Konpainiak bere plantilla handitu du maiatzetik irailera, iritsiko diren turistei erantzuteko eta zerbitzuaren bikaintasunari eusteko.
  • Mercadonako langile berri horien soldata, bai dendan, bai zentro logistikoan, hilean 1.132 euro garbi da, eta beren lanpostura egokitutako prestakuntza jasotzen dute.

Mercadonak, kapitalaren % 100 Espainiakoa duen supermerkatu-enpresa familiarrak, 9.000 pertsona kontratatu ditu 2018ko udako kanpainarako. Kanpaina maiatzean hasten da, eta irailean amaitzen. Konpainiak bere plantilla handitu du zerbitzuaren bikaintasuna bermatzeko hilabete horietan; izan ere, aldi horretan, turistak iristen dira, eta, bestalde, langile asko oporretan izaten dira.

Langile berri horiek guztiek hilean 1.132 euro gordineko soldata jasotzen dute, eta lanpostura egokitutako prestakuntza ematen zaie. Gainera, aurten, iaz baino langile gehiago kontratatu ditu aurtengo udako kanpainarako, iaz 7.000 pertsona kontratatu baitzituen.

Giza Baliabideen Kontratazioko zuzendari José Elías Portalések adierazi du egungo 84.000 langileko plantilla indartzeko helburua dela “gure “Nagusiei” (bezeroak) Espainia osoan banatuta dauden dendetan —1.600 baino gehiago— urteko gainerako sasoietan erosten dutenean jasotzen duten zerbitzu bikain bera eskaintzea”.

Mercadonako langile haurdun bat Asturiasko supermerkatu bateanGijóngo Viesques-eko supermerkatuko langile bat (Asturias).

Aintzatespena Mercadonaren Giza Baliabideetako politikari

Mercadona, zeinaren ezaugarria baita kalitateko enplegua eskaintzea, Merco Talento 2017 azterketak nabarmendu du beste urtebetez, bere sektoreko sailkapenean berriro ere lehenengo lekuan geratu baita eta sailkapen orokorrean, hiru leku gorantz eginda, seigarren lekuan. Gainera, Harvard Business Review aldizkariak talentuaren barne-kudeaketa nabarmendu du, eta Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) lana eta familia bateragarri egitean eta mozkinak banatzean egiten duen ahalegina baloratu du, besteak beste.

 

Goiburuko irudia: Mercadonaren bloke logistiko bateko langile bat.