Mercadonaren elikagai-entrega Huelvako Elikagai Bankuari

Mercadonak 8.500 kilo oinarrizko produktu eman dizkio Huelvako Elikagai Bankuari

2024ko ekainaren 04a
  • Konpainiak 238 tona elikagai eta oinarrizko produktu baino gehiago eman zituen 2023an, erakundeak probintziako 15.000 erabiltzaileei arreta eman ziezaien.
  • Era horretan, Mercadonak indartu egin du Huelvako Elikagai Bankuarekin duen konpromiso soziala; 25. urteurrena ospatzen ari da bankua.

Bere erantzukizun sozialeko estrategiaren barruan, Mercadonak 8.500 kilo premiazko produktu eman dizkio Huelvako Elikagai Bankuari. Ekarpen horren bidez, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak konpromisoa indartu du erakundearekin, zeinak aurten 25. urteurrena betetzen baitu, Huelvako probintzian dituen 15.000 erabiltzaileen oinarrizko beharrak asetzen jarraitu dezan.

Hauek osatzen dute Mercadonaren dohaintza: oliba-olioa (2.100 unitate baino gehiago), esne osoa (300 litro), berdel-xerrak oliba-oliotan (2.160 lata), atun argia ekilore-oliotan (1.000 unitate baino gehiago), azukrea (1.400 pakete), garbantzu egosiak (1.140 pote) eta dilista egosiak (760 pote).

Dohaintza ematean, Marta Rosak, Huelvako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendariak, gogorarazi du konpainiak “konpromiso irmoa” duela “kolektibo behartsuenei zerbitzua ematen dieten erakundeekin”. Huelvako Elikagai Bankua da erakunde horietako bat, eta Mercadonaren ordezkariak aitortzen du “duela 25 urtetik hona Huelvako gizartearen parte zaurgarrienaren alde egiten duen lan txalogarria”.

Bestalde, Huelvako Elikagai Bankuko lehendakari Juan Manuel Díaz Cabrerak adierazi du pozik dagoela, “beste behin ere, Mercadonaren dohaintzetan erakutsitako elkartasunagatik, Elikagai Bankuarentzat laguntza handia baitira”.

Mercadonaren Ekintza Plan Soziala

Horrela, beste urte batez, Mercadona solidario agertu da kolektiborik zaurgarrienekin, eta ahalegin nabarmena egin du gizarte-erakundeekin osatutako kolaborazio-sarea zabaltzeko.  Joan den ekitaldia itxi zenean, 762 gizarte-erakunderekin elkarlanean ari zen dagoeneko, eta, elkarlan horren fruitu gisa, 23.100 tona produktu entregatu zituzten urte osoan, hots, 380.000 erosketa-orgaren baliokidea.

Huelvaren kasuan, 2023an, 238,9 tona premiazko produktu eman zizkien berarekin elkarlanean aritzen diren erakunde sozialei. Bolumen hori 3.983 erosketa-orgaren pareko da.

Horretaz gain, Mercadona lankidetzan aritu da Espainiako Elikagai Bankuen Federazioak (FESBAL) antolatutako elikagaiak biltzeko kanpainetan; adibidez, maiatzaren 24tik ekainaren 2ra bitartean egindako Udaberriko Bilketan eta Elikagaien Bilketa Handian, 2023ko azaroan, zeinari esker konpainiaren eta bezeroen artean 2,6 milioi euro baino gehiago eman baitzituzten elikagai bihurtzeko.

Mercadonaren EESan integratutako politika

Mercadonak hartutako konpromisoen artean dago gizarteak hari emandakoaren parte bat gizarteari berari itzultzea. Xede hori betetzeko garatu zuen Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak aintzat hartzen baititu alderdi soziala eta etikoa zenbait ekintza-ildo jasangarriren bitartez, hazkunde partekatuaren aldeko apustua indartzeko.

Halaber, Mercadonak fundazio eta zentro okupazionalekin kolaboratzen du, dendak desgaitasun intelektuala duten pertsonek egindako trencadisezko muralekin apaintzeko.

Jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Mercadonaren elikagai-entrega Huelvako Elikagai BankuariMercadonako eta Huelvako Elikagai Bankuko arduradunak, dohaintza egitean.