Mercadonaren produktu-dohaintza Errioxako Elikagai Bankuari

Mercadonak 6.200 kilo premiazko produktu eman dizkio Errioxako Elikagai Bankuari

2020ko urriaren 01a
  • Supermerkatu-kateak 251.000 kilo premiazko produktu eman dizkie Errioxako zenbait erakunderi 2020an.
  • Berriki, Alfaroko Cáritasi eta Haroko Madre de Dios egoitzari laguntzen hasi da; beraz, gero eta erakunde gehiagotan banatzen ditu Errioxan egunero premiazko produktuak.

Behar handiena duten kolektiboei laguntzen jarraitzeko, Mercadonak 6.200 kilo elikagai eman dizkio gaur Errioxako Elikagai Bankuari; besteak beste, esnea, olioa, arroza, lekaleak eta galletak. Gainera, garbiketa- eta higiene-produktuak ere eman dizkio, hala nola lixibak, detergenteak, hortzetako pastak, xanpuak eta pixoihalak.

Produktuak ematean, han izan dira José Manuel Pascual-Salcedo, Errioxako Elikagaien Bankuko lehendakaria, eta Imanol Flandes, Mercadonaren Kanpo Harremanetarako Errioxako zuzendaria. Flandesen hitzetan, “COVID-19 gaitzak eragindako egoera berezian, Mercadonak Errioxan dohaintzak areagotzen jarraitzen du, behar handiena duten herritarren eskaerei erantzuteko”. Pascual-Salcedok, berriz, eskerrak eman ditu: “Eskertzekoa da, bai gaurko dohaintza, bai Mercadonak Elikagai Bankuari egunero ematen dion laguntza; batez ere, aurtengo urtearen gogorra ikusita”.  

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Mercadonak, Errioxako Elikagaien Bankuari ez ezik, Logroñoko Cocina Económica jantoki sozialari, Calahorrako La Concepción egoitzari eta Arnedoko Cáritasi ere laguntzen die, egunero, premiazko produktuak emanez.  Laguntza horien bidez, 251.000 kilo elikagai banatu ditugu 2020an. Horrez gain, berriki Alfaroko Cáritasi eta Haroko Madre de Dios egoitzari produktuak ematen hasi da; beraz, gero eta erakunde gehiagotan banatzen ditu Errioxan egunero premiazko produktuak

Mercadona Errioxan

Mercadonak 9 denda ditu Errioxan; bost Logroñon, eta bana Haron, Alfaron, Arnedon eta Calahorran. Denda guztietako langileak batuta, 512 dira guztira, eta kalitateko lan egonkorra dute. Mercadonak Errioxaren alde egin duen apustuaren erakusgarri dira, besteak beste, 422 milioi euroren erosketak egin dizkiela Errioxako hornitzaileei 2019an eta 6,6 milioi euro inbertitu dituela Errioxako Erkidegoan, 2020an. Inbertsio horiekin, bere eraginkortasuna eta zerbitzua hobetzeaz gain, tokiko ekonomia suspertuko du.

Errioxako Elikagai Bankua

Errioxako Elikagai Bankua ongintzako fundazio sozial, akonfesional eta irabazi-asmorik gabea da, eta Espainiako Elikagaien Bankuen Federazioan (FESBAL) eta Europakoan (FEBA) sartua dago. Errioxako boluntario-talde batek osatzen du Bankua, eta elikadura-enpresetako elikagai-soberakinak eta partikularren dohaintzak biltzen ditu, eta Errioxako behartsuei banatzen. 2019an, haren 50 boluntario finkoek guztira 1.350.747 kilo elikagai banatu zizkieten 9.181 onuraduni, 80 erakunde laguntzaileren bitartez.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana. Konpainiaren alderdi sozial eta etikoa garatzeko, zenbait jarduera-ildo jasangarri erabiltzen ditu planak, hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri, guztiak ere.

Politika horri jarraituz, Errioxako Elikagai Bankuarekin elkarlanean aritzeaz gain, beste zenbait produktu ere ematen dizkie supermerkatu-kateak Errioxako hiru jantoki soziali: Logroñoko Cocina Económicari, Calahorrako La Concepción egoitzari eta Arnedoko Cáritasi. Dohaintza egunero egiten da, astelehenetik larunbatera bitartean, Mercadonaren baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker. Mercadonak jantoki sozialetara eramaten ditu produktuak, eta kalitate- eta segurtasun-kondiziorik onenetan banatzen ditu, boluntarioek, gero, otorduak presta ditzaten.

Horrez gain, berriki Alfaroko Cáritasi eta Haroko Madre de Dios egoitzari laguntzen hasi da, elikagaiak emanez.

Mercadonaren produktu-dohaintza Errioxako Elikagai BankuariMercadonaren produktu-dohaintza Errioxako Elikagai Bankuari.

Logo EAktibatu