Riba-Roja del Túriako (Valentzia) bloke logistikoaren airetiko irudia

Mercadonak 60 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu Riba-Roja del Túriako (Valentzia) bloke logistikoko freskoetarako nabea optimizatzeko eta modernizatzeko

2022ko irailaren 22a
  • Enpresak 130 obra-hornitzailerekin baino gehiagorekin egingo du lan, eta 800 pertsonari baino gehiagori emango die lana eraikuntzan.
  • Aurreikuspenen arabera, 2023ko lehen seihilekoan hasiko dira lanak, 2025ean amaitzekotan.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 60 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu Riba-Roja del Túriako (Valentzia) bloke logistikoko freskoetarako nabea optimizatzeko eta modernizatzeko. Obrak 2023ko lehen seihilekoan hastea aurreikusten du konpainiak, eta 130 obra-hornitzaile baino gehiagoren lankidetza izango du, zeinek 800 pertsona ingururi lana emango baitiete eraikuntzan.

Aurreikusitako aldaketek hobekuntza ekarriko dute prozesuetan, instalazioetan eta lanpostuetan. Zehazki, nabea zabaldu egingo da, eraginkortasuna eta ekoizpen-gaitasuna handitzeko: 23.000 m2-ko azaleratik 40.000 m2-ra pasatuko da, eremu komunak hobetuko dira, eta PPG (Picking Puente Carro) izeneko prestatze automatikoko sistema jarriko da, langileei gehiegizko ahaleginak gutxitzeko. Gainera, enpresak ingurumenarekiko duen errespetuaren adierazgarri, 7.500 eguzki-plaka jarriko dira nabearen estalkian; horrek esan nahi du blokearen kontsumo osoaren % 15 energia berriztagarriarekin hornituko dela.

Hotz-nabe horren erreformak bi urte baino gehiago irautea aurreikusten da. Behin eginda dagoenean, bere gain hartuko du enpresak Paternan (Valentzia) duen biltegian garatzen den ekoizpena. Langileetako batzuk konpainiako beste eremu batzuetan jarriko dira aldi baterako, batez ere Parc Sagunt-en (Valentzia) dagoen bloke logistikoan, eta, bestalde, handik kudeatuko da aldi baterako Riba-Roja del Túriako eta Paternako biltegien ekoizpena. 

Kalitatezko sare logistikoa

Zerbitzu bikaina eman ahal izateko eta jardueraren eraginkortasuna bermatzeko, Mercadonak kalitatezko banaketa-sare bat du: 1,4 milioi metro koadro baino gehiago ditu konpainiak, “baliabide gutxiagorekin gehiago fabrikatzeko” optimizaturik, ingurumen-eraginkortasunaren eta eraginkortasun ekonomikoaren arteko oreka bilatzen duten prozesu eta estrategien bidez, guztia ere ingurunean eta hirietan sorturiko inpaktua murriztuz eta, aldi berean, presente dagoen eremu eta auzo bakoitzeko inpaktua txikituz, protokolo arduratsuei eta berrikuntzarekin eta puntako teknologiarekin duen konpromisoari esker.

Mercadonaren sare logistikoa 16 bloke logistiko operatibok, 2 biltegi satelitek eta 2 biltegi erregulatzailek osatzen dute. Sare logistiko horretatik hornitzen ditu Mercadonak Espainian zein Portugalen dituen 1.600 eta gehiago supermerkatuak, 10.700 profesionalez osatutako talde baten gidaritzapean. Eta profesional horien ahaleginari, inplikazioari eta etengabeko egokitzapenari esker erantzuten zaie, hain justu, “Nagusi”en (bezeroen) beharrei.

Riba-Roja del Túriako (Valentzia) bloke logistikoaren airetiko irudiaRiba-Roja del Túriako (Valentzia) bloke logistikoaren airetiko irudia.