Bizkaiko Elikagai Bankuari Mercadonaren elikagaiak ematen

Mercadonak 48.680 kilo eman dizkio premiazko produktutan Bizkaiko Elikagai Bankuari

2020ko apirilaren 30a
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, bizi dugun ezohiko konplexutasuneko egoera honetan behar handiena duten herritarren eskaerei erantzuteko.
  • Aste honetan, 24.318 kilo lekale, arroz, pasta eta esne eman dizkio; apirilaren hasieran beste 24.361 kilo eman zizkion.

Mercadonak, supermerkatu fisikoak eta onlineko salmenta batzen dituen konpainia izanik, 48.680 kilo eman dizkio (65 palet) Bizkaiko Elikagai Bankuari premiazko produktutan, hala nola lekaleak (babarrun eta garbantzu egosiak), arroza, pasta, esnea eta zerealak eta plater prestatuak (barazki-kremak, esnezko postreak...).

Apirilean egin ditu dohaintza horiek, bi entregatan. Lehenbizikoa, hilaren hasieran egin zuen, eta 24.361 kilo elikagai eman zizkion Asociación Iniciativa Solidaria Nuestra Señora del Carmen elkarteari (Bizkaiko Elikagai Bankuaren Barakaldoko erakunde laguntzailea), eta, bigarrena, aste honetan egin du; 24.318 kilo eraman ditu premiazko produktutan (lekaleak, arroza, pasta eta esnea) Elikagaien Bankuaren Basauriko biltegira.

Hala, Mercadonak bat egin du Bizkaiko Elikagai Bankuak egindako deiarekin, eta sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, egoera honetan behar handiena duten herritarren eskaerei, ahal duen neurrian, erantzuteko eta egoera arintzen laguntzeko.

Miguel Ángel Fernandino Bizkaiko Elikagai Bankuko lehendakariak eskerrak eman ditu "dohaintzan jasotako elikagaiengatik, COVID-19aren pandemiak eragindako krisi ekonomikoaren ondorioz bazterketa-arriskuan dauden pertsonen laguntza-eskaera gero eta handiagoari erantzuteko balioko baitute. Eta Bizkaiko Elikagai Bankuko kide guztion izenean, berriz ere eskerrak ematen dizkiot Mercadonari egiten ari garen lan solidarioa egiteko eman digun laguntzagatik”.

Bestalde, Miryam Oca Mercadonako Kanpo Harremanetarako arduradunak eskertu egin du “Bizkaiko Elikagai Bankua egiten ari den lan bikaina”, eta gehitu du: “Aste hauetan 48.000 kilo elikagai baino gehiago ematea gure ekarpen txiki bat da, bizi dugun konplexutasun handiko egoera berezi honetan behar handiena dutenen premiei erantzuten laguntzeko”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana. Konpainiaren alderdi sozial eta etikoa garatzeko, zenbait jarduera-ildo jasangarri erabiltzen ditu planak, hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri, guztiak ere.

Politika horri jarraituz, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako elikagai-bankuekin elkarlanean aritzeaz gain, beste zenbait produktu ere ematen dizkie supermerkatu-kateak Gasteizko Babesgabetuen jantoki sozialari eta Euskadiko Gurutze Gorriari. Dohaintza egunero egiten da, astelehenetik larunbatera bitartean, eta entregak kalitate- eta segurtasun-kondiziorik onenetan egiten dira.

2020ko urtarrilaren 1etik gaur arte, konpainiak 487 tona elikagai eman dizkie erakunde sozial horiei, eta horietatik 248 Bizkaian eman ditu.

Bizkaiko Elikagai Bankuari Mercadonaren elikagaiak ematenBizkaiko Elikagai Bankuari Mercadonaren elikagaiak ematen.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta