Ogien lineala Mercadonaren supermerkatu batean

Mercadonak % 20 handitu du hanburgesak eta hot-dogak egiteko produktuen salmenta, kontsumitzailearen ohitura-aldaketak direla eta

2020ko apirilaren 30a
  • Halako produktuen salmenta igo egin da egun hauetan, bezeroak gehiago egiten duelako sukaldean, etxean dagoela aprobetxatuta.
  • Mercadonak 6 ogi-mota baino gehiago ditu hanburgesak eta hot-dogak egiteko, 15 haragi-modalitate baino gehiago hanburgesak egiteko, eta 18 saltxitxa-barietate baino gehiago. Denak daude eskuragarri saltokiak dauden inguruneko gustu eta ohitura guztietarako.

Mercadona supermerkatu fisiko eta onlinekoen konpainiak % 20 baino gehiago handitu du hanburgesak eta hot-dogak egiteko produktuen salmenta, kontsumitzailearen ohitura-aldaketak direla eta, orain "Nagusiak" (bezeroa) etxean dagoela aprobetxatzen baitu sukaldean gehiago egiteko. Mercadonak 6 ogi-mota baino gehiago ditu hanburgesak eta hot-dogak egiteko, 15 haragi-modalitate baino gehiago hanburgesak egiteko, eta 18 saltxitxa-mota baino gehiago. Denak daude eskuragarri saltokiak dauden inguruneko gustu eta ohitura guztietarako.

Hanburgesetarako haragiaren kasuan —haragi xehatu eta espeziaduna biribilean moldekatutako hori—, betiko aukerak ditu: behikia, txerriki/behikia, oilaskoa eta indioilar/oilaskoa. Espezialitate gisa, besteak beste, hauek: hanburgesa espinakadunak, urdaiazpiko eta tipula karamelizatudunak, hirugihar eta cheddar gaztadunak edo txerri iberikodunak. Horrez gainera, saltokiek eskuragarri dituzte behiki naturaleko hanburgesa izoztuak ere, gehigarririk gabeak (% 99 behikia, % 1 gatza). Guztira, 11 hornitzailek prestatzen dituzte Mercadonaren Espainia eta Portugalgo saltokietan (1.600dik gora) saltzen diren hanburgesak.

Saltxitxei dagokienez, haragi-mota askotakoak daude, eta hainbat tamainatakoak, platerean jatekoak diren edo hot-dogak egiteko diren. Espezialitateen artean ditugu, besteak beste, urdaiazpiko-zaporekoak, hainbat gazta-motatakoak, esnedunak, beganoak... Saltxitxa-mota horien guztien ekoizpena 7 hornitzaileren esku dago.

Bestalde, ezin aipatu gabe utzi hanburgesa eta hot-dogak prestatzeko ogia. Ogi-mota hori samurra, harroa eta sendoa izaten da, eta hainbat egun irauten du etxean kalitate on-onean. Ogi-barietate asko daude, hala nola Maxi hanburgesa-ogi sesamoduna, hanburgesa-ogi sesamorik gabea, mokadutxoak eta hot-dogak. Penintsulan eta Portugalen dauden saltokietarako ogi-aukera guztia Antequerako Cerealto (Malaga) eta Paternako Siro (Valentzia) etxeek hornitzen dute, eta beren ekoizpena indartu dute hornidura bermatu ahal izateko.

Saltxitxen lineala Mercadonaren supermerkatu bateanSaltxitxen lineala Mercadonaren supermerkatu batean.

Ogien lineala Mercadonaren supermerkatu bateanOgien lineala Mercadonaren supermerkatu batean.

Hanburgesen lineala Mercadonaren supermerkatu batean Hanburgesen lineala Mercadonaren supermerkatu batean.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta