Mercadonaren supermerkatuko fatxada

Mercadonak 460 tona elikagai baino gehiago banatu ditu 2020an Nafarroako erakunde sozialen artean

2021ko otsailaren 09a
  • Konpainiak % 64 areagotu ditu dohaintzak aurreko urtetik, egungo osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz.
  • Mercadonak egunero ematen die laguntza Nafarroako Elikagaien Bankuari, Ilundain - Haritz Berri Fundazioari, Iruñeko Behartsuen Haurridetxoei, Iruñeko Paris 365 eta Tuterako Villa Javier jantoki solidarioei, Lizarrako San Jeronimo Residencia de Ancianos fundazioari eta Tafallako San Francisco Javier etxeari.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 460 tona baino gehiago eman dizkie Nafarroako erakunde sozialei 2020an. Alegia, aurreko urtean baino % 64 handiagoa izan da erakunde sozialei elikagaitan eta bestelako produktutan egindako ekarpena, osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz.

Dohaintza horiek egunero erakunde hauei lagunduz egiten dira: Nafarroako Elikagaien Bankua, Ilundain - Haritz Berri Fundazioa, Iruñeko Behartsuen Haurridetxoak, Iruñeko Paris 365 eta Tuterako Villa Javier jantoki solidarioak, Lizarrako Asilo Ancianos San Jerónimo fundazioa eta Tafallako San Francisco Javier etxea.

Gainera, 2020an, Mercadona Lizarrako San Jeronimo Residencia de Ancianos fundazioari egunero laguntzen hasi da. Hala, Nafarroan laguntzen dien erakundeen kopurua handitu du, eta Erkidegoan dendak dituen eremu guztietan ari da lankidetzan.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, ekonomia zirkularrean oinarritua eta helburu hauek dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Mercadonaren Nafarroako arduraduna Elikagai Bankuko boluntario batekinNafarroako Elikagai Bankuko boluntarioak eta Imanol Flandes Mercadonaren Nafarroako Kanpo Harremanetarako zuzendaria.

Logo EAktibatu