Mercadonaren supermerkatuko fatxada

Mercadonak 137 tona elikagai baino gehiago eman ditu 2020an Castellóko; 2019an baino % 200 baino gehiago

2021ko otsailaren 09a
  • Mercadona maiz aritzen da lankidetzan Castellóko Comedor Municipal y Albergue de Transeúntesekin eta Castellóko probintziako Elikagai Bankuarekin.
  • Konpainiak premiazko elikagaiak —hala nola esnekiak, pasta, haragia, frutak, barazkiak, arroza eta lekaleak— nahiz haurtxoen higiene eta zainketako produktuak ematen dizkie.
  • Konpainiak Castellóko Elikagai Bankuak antolatutako Elikagaien Bilketa Handian parte hartu zuen, eta 40 tona elikagai baino gehiago bildu zituzten, “Nagusi”en solidaritateari esker.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 137 tona produktu baino gehiago eman dizkie Castellóko ongintzako erakundeei 2020an, hala nola Castellóko Comedor Municipal y Albergue de Transeúntesi eta Castellóko Probintziako Elikagai Bankuari, zeinekin maiz aritzen baita lankidetzan.

Alegia, aurreko urtearekin alderatuta, % 200 baino gehiago handitu da premiazko elikagaitan eta bestelako produktutan egindako ekarpena, bizi dugun egoera berezi honen ondorioz. Produktu hauek eman dizkie, batez ere: esnekiak, pasta, haragia, frutak, barazkiak, arroza, lekaleak, higiene-osagarriak eta haurrak zaintzeko osagarriak.

Gainera, “Nagusi”en solidaritateari esker (konpainiak horrela deitzen die bezeroei), 40 tona produktu baino gehiago bildu zituzten joan den azaroan Elikagai Bankuak antolatutako Elikagaien Bilketa Handirako.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizartearekin partekatzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 290 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta beste zenbait erakunde soziali ere laguntzen die, egunero elikagaiak emanez edo elikagaiak biltzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz. 2020an, 17.000 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 15.800 Espainian, eta 1.200 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira konpainiak erabaki zuenetik lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak indartzea.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, ekonomia zirkularrean oinarritua eta helburu hauek dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea. Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

“Nagusi”aren (bezeroaren) mugikortasuna jasangarria izan dadin, enpresak dagoeneko 1.350 aparkaleku-plaza ditu ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntudunak, 500 denda baino gehiagoren aparkalekuetan. Mercadona 2017an hasi zen ibilgailu elektrikoentzako kargatze-puntuak ezartzen, Denda Eraginkorraren Eredu Berria ezarri zuenean, eta 2021ean kopuru hori handitzen jarraitzea aurreikusten du.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Logo EAktibatu