Mercadona supermerkatuaren dohaintza Errioxan

Mercadonak 420 tona elikagai baino gehiago banatu ditu 2020an Errioxako erakunde sozialen artean

2021ko otsailaren 10a
  • Konpainiak % 58 areagotu ditu dohaintzak aurreko urtetik, egungo osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz.
  • Mercadonak egunero laguntzen die erakunde hauei: Errioxako Elikagai Bankua, Logroñoko Cocina Económica jantoki soziala, Calahorrako La Concepción egoitza, Arnedoko eta Alfaroko parrokietako Cáritas eta Haroko Madre de Dios egoitza.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 420 tona baino gehiago eman dizkie Errioxako erakunde sozialei 2020an. Alegia, aurreko urtean baino % 58 handiagoa izan zen erakunde sozialei elikagaitan eta bestelako produktutan egindako ekarpena, osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz.

Dohaintza horiek egunero erakunde hauei lagunduz egiten dira: Errioxako Elikagai Bankua, Logroñoko Cocina Económica jantoki soziala eta Calahorrako La Concepción egoitza.

Gainera, 2020an, Mercadona Arnedoko eta Alfaroko parrokietako Cáritasi eta Haroko Madre de Dios egoitzari egunero laguntzen hasi zen. Hala, erakunde gehiagori laguntzen die Errioxan, eta Erkidegoan dendak dituen barruti guztietan ari da laguntzen.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, ekonomia zirkularrean oinarritua eta helburu hauek dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Mercadonaren Errioxako arduraduna eta Elikagai Bankuko presidentea elikagai-entreganImanol Flandes Errioxako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendaria eta José Manuel Pascual-Salcedo Errioxako Elikagai Bankuko presidentea.

Logo EAktibatu