Mercadonaren lankidetza Alicante Gastronómica Solidariarekin

Mercadonak 427 tona elikagai baino gehiago banatu zituen 2020an Alacanteko erakunde sozialen artean

2021ko otsailaren 10a
  • Konpainiak 7.100 erosketa-orgaren pareko dohaintza egin zuen, aurreko urtean baino % 216 gehiago.
  • Mercadonak lankidetzan dihardu Alacanteko 6 jantoki sozialekin, Elikagai Bankuarekin eta probintziako beste erakunde sozial batzuekin.
  • “Nagusi”ek (bezeroek) ere 143 tona produktu eman zituzten probintzian, hau da, 2.378 orga betetzeko adina.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 427 tona produktu baino gehiago eman dizkie 2020an Alacanteko jantoki sozialei; zehazki, Asociación Social La Prosperidad San Gabriel-ekoari, Pla auzoko La Sal de la Tierra elkartearenari, Alicante Gastronómica Solidariari eta beste jantoki sozial hauei: Elxeko Al-Taufik, Déniako Extiende tu Mano eta Torreviejako Alimentos Solidarios. Lankidetza horien artean, beste erakunde batzuekin egindakoak ere badaude, hala nola Alacanteko Elikagai Bankuarekin, Cáritasekin eta Gurutze Gorriarekin egindakoak. Aurreko urtean baino % 216 baino handiagoa izan da erakunde sozialei elikagaitan eta bestelako produktutan egindako entrega, osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz.

7.100 erosketa-orgaren pareko dohaintza izan da, eta lehen aipatutako Alacanteko probintziako jantoki sozialekin eta erakunde sozialekin lankidetzan bideratu da.

“Nagusiek” (bezeroek) ere lagundu dute kanpaina honetan; 143 tona eman dituzte urtean zehar egin diren kilo-bilketetan eta elikagaien Bilketa Handian; hau da, 2.300 erosketa-orgatik gora betetzeko adina.

Espainian eta Portugalen egindako dohaintzak

2020an, Mercadonak 17.000 tona produktu baino gehiago eman dizkie Espainiako eta Portugalgo jantoki sozialei, elikagai-bankuei eta ongintzako beste erakunde batzuei. Horrenbestez, aurreko urtean baino % 84 handiagoa izan da erakunde sozialei elikagaitan eta bestelako produktutan egindako ekarpena, osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz. Dohaintza hori 283.000 erosketa-orgaren parekoa da, eta 290 jantoki sozialekin baino gehiagorekin, 60 elikagai-bankurekin baino gehiagorekin eta beste gizarte-erakunde eta ongintza-erakunde batzuekin lankidetzan bideratu da, Mercadonak saltokiak dituen Espainiako eta Portugalgo eskualdeetan.

Era berean, konpainiak laguntza eskaini du urtean zehar dohaintza gehigarriak eginez, hala nola martxoan eta apirilean Madrilgo Ifema azokan prestatutako kanpaina-ospitalera egindako entregak.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz, hala nola Déniako La Xara zentro okupazionalarekin (Alacant). Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, ekonomia zirkularrean oinarritua eta helburu hauek dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Azken lau hilabeteetan, Mercadonak bere katearen Espainiako eta Portugalgo 72 denda egokitu ditu 6.25 Denda eredura, eta aurten kate osora zabalduko da eredu hori. Alacanten dagoeneko hiru supermerkatu daude 6.25 Denda bihurtuta, zehazki Santa Polan, La Nucían eta Alacant hiriburuan. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Mercadonaren Alacanteko arduraduna elikagai-entreganMercadonaren dohaintza Alicante Gastronómica Solidariari.

Logo EAktibatu