Mercadonaren errafiazko poltsak kutxen lerroan

Mercadonak 3.900 kg produktu eman dizkio Huelvako Elikagaien Bankuari

2018ko ekainaren 19a
  • Enpresak probintziako bost jantoki sozialekin dihardu lanean, eta egunero banatzen die jana.

Mercadona supermerkatu-konpainiak, Huelvako Elikagaien Bankuarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan, 3.900 kilo baino gehiago eman ditu oinarrizko produktuetan, Elikagaien Bankuarekin diharduten ongintzako erakundeen bidez behartsuenen artean banatzeko.

Mercadonak, gainera, Elikagaien Bankuak urtean zehar supermerkatuetan antolatzen dituen kilo-bilketen antolaketan parte hartzen du. Hurrengo bilketa uztailaren 13 eta 14an izango da Punta Umbriako saltokian.

Huelvako Elikagaien Bankuko lehendakari Juan Manuel Díazek esker oneko hitzak izan ditu Mercadonarentzat: "Aurten ere, Mercadonak dohaintza garrantzitsua egin du, eta, horri esker, Huelvako probintzian bizi diren pertsona behartsu askoren elikagai-beharrak asetuko ditu. Eta, gainera, ez dugu ahaztu behar urtean zehar bere saltokietan kilo-bilketa egiteko ematen duen laguntza logistikoa".

Bestalde azpimarratu behar da konpainiak gizarte-ekintzako planaren garapenarekin jarraitzen duela Huelvako zenbait gizarte-entitate eta instituziori laguntza eskainiz; besteak beste, bost jantoki sozial hauekin dihardu egunero produktuak banatzen: Huelva hiriburuko Virgen de la Cinta, Cartayako Virgen de la Consolación, Ayamonteko  Virgen de las Angustias, Isla Cristinako Asociación Manos Solidarias eta Lepeko Comedor Social.

Dohaintzak egunero egiten dira, Mercadonaren baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker. Mercadonak jantoki sozialetara eramaten ditu egunero produktuak, eta kalitate- eta segurtasun-kondiziorik onenetan banatzen, boluntarioek, gero, otorduak presta ditzaten.

Mercadona Huelvako probintzian

Mercadonak 20 supermerkatu ditu Huelvako probintzian, eta 950 langile lanpostu egonkor eta kalitatekoarekin; izan ere, 102 lanpostu finko sortu zituen 2017an. Konpaniak 14 milioi euro inbertitu zituen iaz Huelvako saltokien sarean, eta hornitzaileei egindako erosketak 250 milioi eurora artekoak izan ziren.

Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboarekin bat datorren gizarte-ekintza jasangarria

Hona Mercadonak gizartearekiko duen konpromisoetako bat: laguntzea haren garapena eta aurrerapena jasangarriak izan daitezen. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildoren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horri jarraikiz, Mercadona lanean ari da besteak beste Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen laguntzeko, bai eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzeko ere, bere kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz eta bere saltokietan lorategi-estalkiak eta lorategi bertikalak eraikiz.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren beste ildo estrategiko bat. Mercadonaren Ingurumena Kudeatzeko Sistema propioak logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea du helburu. Sistema horren parte batek Ekonomia Zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, hornitzaileekin elkarlanean jardunez.

Horrez gain, Mercadonak 140 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko ongintzazko beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainak sustatuz. Halaber, beren dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 27 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

2009az geroztik, Mercadona Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzaren kide da. Bestalde, Mercadonak 2011. urtean bere atxikimendua adierazi zion Nazio Batuen Mundu Hitzarmenari, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.