San Agustín del Guadalixko San José Erruki Etxeko eta Mercadonako arduradunak produktu-entregan

Mercadonak 3.000 kilo premiazko produktu eman dizkio San Agustín del Guadalix eta Galapagarko Caritasi.

2020ko maiatzaren 12a
  • Konpainiak sendotu egin du erakunde sozialekiko lankidetza, hala nola San Agustin del Guadalix eta Galapagarko Caritasekikoa, eta premiazko produktuak eman dizkie; esate baterako, lekaleak, olioa, haurrentzako elikagaiak eta norberaren higienerako, garbiketarako eta desinfekziorako produktuak.
  • Mercadonak sendotu egin ditu premiazko produktuen dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, eta bizi dugun egoera bereziki konplexu honek sortutako beharrei erantzun die.
  • Konpainiak, orain arte, 116 tona baino gehiago eman dizkie produktu eta elikagaitan Madrilgo Erkidegoko zenbait erakunde soziali.
  • 2019an, konpainiak 400 tona premiazko elikagai eman zituen Madrilgo Erkidegoan bakarrik.

Mercadonak, supermerkatu fisikoak eta onlineko salmenta dituen konpainia izanik, bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Hala, bere dohaintza-prozesua berriro jarri du martxan Madrilgo Erkidegoko erakunde sozialekin, zeinekin maiz jarduten baita elkarlanean, eta neurri berriak ezarri ditu pertsonen segurtasuna nahiz erakunde horien hornidura bermatzeko.

Gonzalo Canelada Madrilgo Erkidegoaren iparraldeko Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun Madrilgo Erkidegoko elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin —2019an, 400 tona elikagai eman zituen Madrilgo Erkidegoan—. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko.

Ignacio Lópezek, San Agustin del Guadalixko parrokoak, eskerrak eman dizkio Mercadonari, “lankidetza honekin San José Erruki Etxeari lagunduko baitio COVID-19aren ondorioz egoera zailean dauden 120 familiari baino gehiagori oinarrizko jakiak eskuratzeko aukera bermatzen”. 

Raquel Sánchezek, Caritasen Galapagarko arduradunak, eskerrak eman nahi dizkio Mercadonari, “gugana etortzen diren pertsonei laguntzeko egiten ari den ahaleginagatik. Hainbeste familia egonik gaur egun premia handiko egoeran, jasotzen duten elikagai bakoitza aringarri bat da, arnasaldi bat, aurrera egiteko atseden bat. Pertsona horien guztien izenean eta, jakina, geure izenean, eskerrak eman nahi dizkizuegu”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 240 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 4.509 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 4.304 Espainian, eta 205 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenetik berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez.  Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmenaren bazkide da 2011. urtetik, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.

San Agustín del Guadalixko San José Erruki Etxeko eta Mercadonako arduradunak produktu-entreganGalapagarko Caritaseko eta Mercadonako arduradunak produktu-entregan.

San Agustín del Guadalixko San José Erruki Etxeko eta Mercadonako arduradunak produktu-entreganSan Agustin del Guadalixko San José Erruki Etxeko eta Mercadonako arduradunak produktu-entregan.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta