Mercadonako aditu bat,

Mercadona, bezeroekin egiten dituen koberrikuntza-saio presentzialez gain, bideodeiak ere egiten hasi da

2020ko maiatzaren 12a
  • Konpainiak egokitzapen batzuk egin ditu bere Koberrikuntza Ereduan. Produktuak garatu eta hobetzeko, bezeroari etengabe entzutea da eredu horren helburua.
  • Konpainiak 12.500 saio egin zituen 2019an, eta 325 produktu berri garatu zituen bezeroarekiko koberrikuntzaren bidez.

Mercadona, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainia, bezeroekin egiten dituen koberrikuntza-saio presentzialez gain, bideodeiak ere egiten hasi da, betiere bere produktu-aukera garatu eta hobetzeko helburuarekin. Alarma-egoera hasi zenetik, Preskripzio ataleko langileek sistema berri hau erabili dute koberrikuntza-saioak egiteko. Era horretan, produktu berrien kalitatea eta hobekuntzak kontrastatzen ari dira, baliabideak egokituz erritmoari eusteko eta bilerak zein ikastaroak egin ahal izateko. Hala, konpainiak bermatzen du gai izango dela Koberrikuntza Ereduarekin jarraitzeko, zeinaren gakoa baita "Nagusi"ari (bezeroa) etengabe entzutea eta, Totaler Hornitzailearekin batera, produktuak garatzea kontsumitzaileak dioena kontuan hartuta.

Koberrikuntza Ereduan, 160 aditu baino gehiago ari dira lanean. Mercadonako langileak dira, eta "Nagusi"en beharrei antzemateko ardura dute, nola saltokietan —konpainiak Espainian eta Portugalen dituen 19 koberrikuntza-zentroetako batean—, hala bezeroen etxean bertan, produktu-aukera egokiena zein den zehazteko. Horretarako, konpainiak 12.500 saio baino gehiago egin zituen 2019an, eta 325 produktu berri garatu zituen koberrikuntza bidez. Bizitzen ari garen egoera honetan, egokitzapenak egin behar dira prozeduretan Mercadonak produktu-aukera garatzen eta hobetzen jarrai dezan.

Koberrikuntza Eredua: Amantal Estrategia

2011n hasi zen konpainia Amantal Estrategia aplikatzen, zeinaren bidez kontsumoaren, etxeko garbitasunaren, norberaren garbitasunaren eta maskoten zaintzaren inguruko esperientziak eta ohiturak partekatzen baititu bezeroekin. Esperientzia eta ohitura horiek Totaler Hornitzaileei helarazten dizkie gero, eta, hala, zuzeneko lankidetza sustatzen da produktu onenak garatu eta fabrikatzeko, bezeroaren esperientzian oinarrituta.

Proiektu aitzindari hori balio bereizgarri bat da konpainiarentzat, zeinak, urtetik urtera, sormena areagotzen eta berrikuntza indartzen ari baita. 2019an, konpainiak 0,5 milioi euro inbertitu zituen.

Bideoa gaztelaniaz

Mercadonako aditua, kalitatea etxean egiaztatzenMercadonako aditua, kalitatea etxean egiaztatzen.

Mercadonako aditu bat,Mercadonako aditu bat,"Nagusi" (bezero) batekin koberrikuntza-saio bat egiten bideodei bidez.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta