Las Palmaseko Elikagai Bankuari Mercadonaren elikagaiak ematen

Mercadonak 11.500 kilo eman dizkio premiazko produktutan Las Palmaseko Elikagai Bankuari

2020ko maiatzaren 08a
  • Konpainiak erakundearekin duen lankidetza sendotu du premiazko produktuak emanez, hala nola esne osoa eta erdigaingabetua, zuntza duen esne-prestakina edo zerealak.
  • Mercadonak indartu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, behar handiena duten herritarren eskaerei erantzuteko.
  • Urte-hasieratik, konpainiak 199.000 kilo produktu eta elikagai eman dizkie Kanarietako zenbait erakunde soziali.
  • 2019an, konpainiak 479 tona premiazko elikagai eman zituen Kanarietan bakarrik.

Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainiak, gaur 11.500 kilo eman dizkio Las Palmasko Elikagai Bankuari produktutan, hala nola esne osoa eta erdigaingabetua, esne-prestakina edo zerealak, COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian.

Behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko duen konpromisoan, bere dohaintza-prozesua indartu du elkarlanean aritzen den Las Palmaseko erakunde sozialekin, eta neurri berriak ezarri ditu pertsonen segurtasuna nahiz erakunde horien hornidura bermatzeko. Ildo horretatik, aurten 109.000 kilo elikagai baino gehiago eman ditu probintzian, eta horietatik 60.000 erakunde hauetara bideratu dira: Misión Cristiana Moderna eta El Refugio Majorero jantoki sozialak, Flora Acoge fundazio kanariarra, La Milagrosa, Nuestra Señora del Carmen eta Cáritasek Kanaria Handiko Las Palmasen kudeatzen duen zentroa.

Arcadio Peñate Las Palmaseko Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: "Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko. Espero dugu dohaintza hauek helburu hori betetzen lagunduko dutela".

Bestalde, Pedro Llorca Las Palmaseko Elikagai Bankuko lehendakariak eskerrak eman dizkio konpainiari: "Mercadona beti aritu da gure Elikagai Bankuarekin lankidetzan, behartsuenei laguntzeko lagungarriak zaizkigun askotariko elikagaiak emanez. Etengabeko harremana dugu konpainiarekin, eta horrek lagundu egiten du hark gure beharrak ezagut ditzan, eta erraztu, gure arteko harremana ona izan dadin. Haren laguntza badugula jakiteak poza eta lasaitasuna ematen digu”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 240 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 4.130 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 3.926 Espainian, eta 204 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenetik berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez.  Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmenaren bazkide da 2011. urtetik, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.

Las Palmaseko Elikagai Bankuari Mercadonaren elikagaiak ematenLas Palmaseko Elikagai Bankuari Mercadonaren elikagaiak ematen.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta