Mercadonaren elikagai-entrega Las Palmaseko Elikagai Bankuari

Mercadonak 30 tona premiazko produktu eman dizkie Kanarietako elikagai-bankuei

2022ko azaroaren 09a
  • Tenerifeko eta Las Palmaseko elikagai-bankuekin duen lankidetza sendotu du, urteroko lankidetza-hitzarmena berritu ondoren, zenbait produktu emanda, hala nola olioa, arroza, atuna, tomate frijitua eta galletak.
  • Supermerkatu-konpainiak 1.300 tona elikagai eman dizkie aurten Kanarietako ongintza-erakundeei.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 30 tona premiazko produktu eman dizkie Tenerifeko eta Las Palmaseko elikagai-bankuei, hala nola olioa, arroza, atuna, tomate frijitua eta galletak, kateak kolektibo behartsuenen ondoan egoteko duen konpromiso sendoaren ondorioz.

Bi probintzietan batera aste honetan berritu duten urteroko lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da dohaintza hori. Hitzarmen horren arabera, ongintza-erakunde horiek premia zehatzak zein diren atzematen dute, eta hori kontuan hartuta banatzen dira elikagaiak erakunde horien onuradun diren ongintza-entitateen artean, eta elikagai guztiek egoera ezin hobean iritsi behar dute azken kontsumitzailearengana.

Entregaren ondoren, Hernando Cerón Tenerifeko Elikagai Bankuko lehendakariak hau adierazi zuen: “Eskerrak eman nahi dizkiogu Mercadonari etengabe laguntzeagatik, hitzarmenaren barruan eta kanpoan, 20.000 onuradun baino gehiago artatzeko lanean jarraitzeko aukera ematen baitigu”. Bestalde, Pedro Llorca Las Palmasko Elikagai Bankuko lehendakariak zera nabarmendu zuen: “Mercadonak inplikazio handia izan du urteetan”.

Arcadio Peñatek eta David Gonzálezek, Mercadonaren Las Palmaseko eta Tenerifeko Santa Cruzeko Kanpo Harremanetarako zuzendariek, nabarmendu dute “Elikagai-bankuak pertsona behartsuenei laguntzeko egiten ari diren lan goraipagarria”, eta esan dute espero dutela konpainiaren ekarpenak “laguntzea, ahal den neurrian, kolektibo behartsuenen beharrak arintzen”.

Ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildoren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, guztiak ere hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri.

Politika horren zati gisa, Mercadonak konpromiso soziala du dendak dituen eta jarduten duen eremuetako bizilagunekin. Bide horretan, konpainiak 1.300 tona elikagai eman dizkie aurten Kanarietako ongintzako hainbat erakunderi, hots, 21.500 bat erosketa-orga.

Mercadonaren produktu-entrega Tenerifeko Elikagai BankuariMercadonaren produktu-entrega Tenerifeko Elikagai Bankuari.

Goiburuko irudia: Mercadonaren elikagai-entrega Las Palmaseko Elikagai Bankuari.