Espainiako jatorriko zitrikoen kanpaina Mercadonan

Mercadonak Espainiako 200.000 tona laranja eta mandarina erostea aurreikusten du

2022ko azaroaren 07a
  • Gertuko fruta eta barazkiak eskaintzeko egiten duen ahaleginean, konpainiak 220.000 bat tona laranja, limoi, mandarina eta gainerako zitriko erosteko asmoa du 2022-23 denboraldian, Valentziako Erkidegoan, Andaluzian, Murtziako Eskualdean, Katalunian eta Kanarietan ekoitziak.
  • Urriko lehen astean hasi zen Espainiako zitrikoen kanpaina, Oronules mandarinarekin, eta pixkanaka hainbat aldaera sartzen jarraitu du, hala nola Espainiako jatorriko limoiak, pomeloak eta laranjak, zeinak aste honetan hasiko baitzaizkie Nagusiei (bezeroei) eskaintzen.
  • Mercadonak konpromiso sendoa du sektorearekin. Horregatik, duela urte batzuetatik hona, merkaturatzen dituen laranjen % 90 baino gehiago Espainiakoak dira.
  • Konpainiak 350 fruta- eta barazki-hornitzailerekin baino gehiagorekin egiten du lan, eta haiei orain laranja-, mandarina-, pomelo- eta limoi-hornitzaile hauek gehituko zaizkie: Fontestad Citrus, Frutinter, Martinavarro, Frutas Tono, Bollo International Fruits, Bagu, Dracma, Anecoop, SAT Canarisol, Agronostrum, Nufri, Hermanos Torres y Sucesores, Lasarte, AM Fresh Spain Citrus, Alcafruit, Vicente Giner, Agrios Selectos, V-Ros, Mogalla, Frutas Poveda, Tana, Natural Fruit, Frugarva, Mundosol eta Perales y Ferrer.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Espainiako zitrikoen kanpaina hasi zuen urriaren 6an (osteguna), Oronules mandarinarekin, eta beste barietate batzuk sartuz joan da urriko eta azaroko hurrengo asteetan. Hain zuzen ere, Espainiako limoiak, pomeloak eta laranjak dendetan izango dira aste honetan.

Mercadonak, aurreikuspenen arabera, 220.000 bat tona laranja, mandarina, limoi eta pomelo erosiko ditu Espainian 2022-23 kanpainan. Bolumen handiena laranjena da. 150.000 tona izatea aurreikusten baitu; mandarinak, berriz, 50.000 tona baino gehiago izango dira. Limoien kasuan, 17.000 tona izango dira, eta pomeloak 1.500 tona.

Mandarinak soltean eta 1 edo 2 kiloko sareetan eskuratu daitezke, eta mandarina hostoduna saskian. Laranjak soltean eta 3 kilotik 5 kilora bitarteko sareetan eskainiko dira.

Mercadonak eskaintzen dituen zitriko-barietateak toki hauetakoak dira: Valentziako Erkidegoa, Andaluzia, Murtziako Eskualdea, Katalunia eta Kanariak. Zitriko horiek, zehazki, estatuko hornitzaile hauenak dira: Fontestad Citrus, Frutinter, Martinavarro, Frutas Tono, Bollo International Fruits, Bagu, Dracma, Anecoop, SAT Canarisol, Agronostrum, Hermanos Torres y Sucesores, Lasarte, AM Fresh Spain Citrus, Alcafruit, Vicente Giner, Agrios Selectos, V-Ros, Nufri, Mogalla, Frutas Poveda, Tana, Natural Fruit Europe, Frugarva, Mundosol eta Perales y Ferrer; denen artean, Espainia osoko 2.500 nekazarirekin baino gehiagorekin egiten dute lan.

Mercadonak konpromiso sendoa du sektorearekin. Horregatik, duela urte batzuetatik hona, merkaturatzen dituen laranjen % 90 baino gehiago Espainiakoak dira.

Sasoiko zitrikoen eta fruta eta barazkien kontsumoa sustatu, saski orekatua egiteko

Mercadonak zitrikoen kontsumoa sustatzen du, baita laranja-zuku egin berriarena ere. Zuku hori Fruta eta Barazkien atalean eskuratu daiteke ohiko hiru ontzi-formatuetan (250 mililitro, 500 mililitro eta litro bat), guztiak ere plastiko birziklatuz eginak, ekonomia zirkularra bultzatzeko eta planeta zaintzen jarraitzeko. Zerbitzu hori 2016. urtean hasi zen kateko denda guztietan ezartzen, Mercadonaren, Zumex hornitzaile espezialistaren eta bezeroen arteko berrikuntza bateratuaren bidez garatuta.

Zitrikoek bitamina, mineral eta antioxidatzaile ugari dituzte, eta dieta orekatuari eusten laguntzen du haien kontsumoak. Laranjak, mandarinak eta limoiak, beste zitriko batzuen artean, aliatu handiak dira erosketa-saski orekatua osatzeko.

Mercadonak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak garaian garaiko fruta eta barazkien alde egiten duen kanpainarekin. Era berean, Mercadonak bidezko merkataritza-jardunbideak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritzako Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela elikadura-kontratazioaren alorrean. Borondatezko akordio hori beste urrats bat izan zen bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko; Elikadura Katearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurrien Legearen esparruan sartzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da, Espainiako nekazaritzako elikagaien elkarte batzuekin lankidetzan.

Espainiako laranjak Mercadonako Fruta eta Barazkien ataleanEspainiako laranjak Mercadonako Fruta eta Barazkien atalean.

Espainiako jatorriko zitrikoen kanpaina MercadonanEspainiako jatorriko zitrikoen kanpaina Mercadonan.

Espainiako limoiak Mercadonako Fruta eta Barazkien ataleanEspainiako limoiak Mercadonako Fruta eta Barazkien atalean.