Arabako patatak Mercadonako salmenta-lerro batean

Mercadonak 290.000 kilo arabako patata erosi ditu, aurreko kanpainan baino % 23 gehiago

2018ko apirilaren 19a
  • Hurbileko fruta eta barazkien aldeko apustuaren barnean, Arabako patata —Euskolabelduna, Udapa S. Coop. hornitzailearena— saldu da Mercadonaren Euskadiko eta Nafarroako dendetan, irailetik apirilera bitartean.

Mercadonak hurbileko produktu freskoen alde —eta, zehazki, hurbileko fruta eta barazkien alde— egiten du, eta, apustu horren ondorioz, supermerkatu-kateak 290.000 kilo Arabako patata, Euskolabelduna, erosi ditu kanpaina honetan; horrek esan nahi du % 23ko hazkundea izan dela aurreko kanpainarekin alderatuta. Arabako Udapa S. Coop. hornitzailearen patata saldu da Mercadonaren Euskadiko eta Nafarroako supermerkatuetan 2017ko irailetik 2018ko apirilera bitartean, kanpainak iraun duen denbora-tartean, hain zuzen.

2017an, Mercadonak Espainiako 136.000 tona patata baino gehiago erosi ditu; aurreko kanpainan baino % 10 gehiago. Mercadonak merkaturatzen duen patataren % 80 baino gehiago Espainiakoa da, eskualde hauetako tokiko ekoizleekin duen lankidetzaren emaitza: Euskadi, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Murtzia, Valentziako Erkidegoa, Andaluzia, Balearrak eta Kanariak.

Iaz, Mercadonak eta beraren bitarteko hornitzaileek Nekazaritzako Elikagaien Kate Jasangarria (CASPOPDONA) indartzen jarraitu dute, nekazaritzaren, arrantzaren eta abeltzaintzaren sektoreekin batera, lehen sektorea indartzeko eta haren balioa nabarmentzeko. Euskadin, azken kanpainan 290.000 kilo Arabako patata baino gehiago erosteaz gain, 5.500 tona arrain fresko erosi dira, Bizkaiko eta Gipuzkoako lonjetakoak; 252.000 gurin-opil baino gehiago, eta 12.000 piper baino gehiago.

Mercadonak harreman komertziala du 1.308 euskal ETErekin, eta, 2017an, 423 milioi euroren erosketak egin dizkie euskal hornitzaileei; horrek % 14ko hazkundea ekarri du, aurreko urtearekin alderatuta. Halaber, bitarteko hornitzaile fabrikatzaileekin batera, 41,2 milioi euro inbertitu ditu Euskadin.

Mercadona Euskadin

Mercadonak apustu irmoa egin du Euskadiren alde. 15 denda ditu dagoeneko (bost Gasteizen, hiru Bilbon eta bana Barakaldon, Basaurin, Santurtzin, Donostian, Eibarren, Irunen eta Oiartzunen), eta 1.382 langile, denak kalitateko enplegu egonkorrarekin.

Gainera, amaitu du Gasteizko bloke logistikoaren lehen fasea, 50 milioi euro inbertituta eta 200 lanpostu sortuta. Bloke horrek hornitzen ditu Euskadiko, Nafarroako, Errioxako, Kantabriako eta Burgosko supermerkatuak, eta orain bigarren fasea hasiko du, zeinean 15 milioi euroren inbertsioa egingo baitu eta 50 lanpostu gehiago sortuko.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, premiazko produktuen 486 tona baino gehiago eman ditu, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elikagai-bankuekin, Gasteizko Babesgabetuen Andra Mariaren gizarte-jantokiarekin eta Bilboko eta Gasteizko Behartsuen Haurridetxoak kongregazioarekin duen lankidetzaren bidez.