Mercadonaren orburuak Tuterako zelaietan

Mercadonak milioi bat kilo alkatxofa erosi ditu tuteran

2018ko apirilaren 19a
  • Alkatxofa salgai dago Mercadonaren establezimenduetan, erkidego hauetan: Nafarroa, Euskadi, Errioxa, Gaztela eta Leon, Galizia, Asturias, Kantabria, Aragoi, Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Madril eta Gaztela-Mantxako iparraldea.
  • Azken bost urteetan, 3,5 milioi kilo alkatxofa erosi ditu Tuteran Mercadonak.

Mercadonak produktu freskoen alde —eta, zehazki, hurbileko fruta eta barazkien alde— egiten du, eta, apustu horren ondorioz, supermerkatu-kateak milioi bat kilo alkatxofa erosi ditu Tuteran kanpaina honetan. Apirilean hasi zen kanpaina, eta ekainaren hasieran bukatuko da.

Hala, azken bost urteetan, 3,5 milioi kilo alkatxofa erosi ditu Tuteran Mercadonak. Produktu horren erosketa pixkana hazi da, Nafarroan izan duen hazkundearekin batera.

Alkatxofaren kalitatea hain izan da handia, ezen, Mercadonaren Nafarroako dendetan ez ezik, salgai baitago erkidego hauetan ere: Euskadi, Errioxa, Gaztela eta Leon, Galizia, Asturias, Kantabria, Aragoi, Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Madril eta Gaztela-Mantxako iparraldea.

Mercadonak hurbileko fruta eta barazkien alde egiten du, eta, apustu horren ondorioz, 2017an Nafarroan, beste produktu fresko batzuen artean, 4,3 milioi kilo tipula erosi ditu, 2,5 milioi kilo endibia, 1,3 milioi Batavia uraza eta 13.000 bildots baino gehiago.

Horrek guztiak erakusten du nolako garrantzia ematen dion Mercadonak lehen sektorearekin lankidetzan jarduteari elikagaien kate jasangarri bat lortzeko aurrerapausoak egiteko. Horregatik, hitzarmen egonkorrak ditu 8.600 nekazari, 5.200 abeltzain eta 12.000 arrantzale baino gehiagorekin.

Mercadona Nafarroan

Mercadonak 11 denda ditu Nafarroan: hiru Iruñean (Gipuzkoa etorbidean, Sanduzelaiko etorbidean eta Antso Azkarraren etorbidean) eta bana Antsoainen, Arangurenen, Barañainen, Burlatan, Eguesibarren, Lizarran, Tafallan eta Tuteran bertan (hangoa da alkatxofa). Denda guztietako langileak batuta, 574 dira guztira, eta kalitateko lan egonkorra dute.

Halaber, harreman komertzialak ditu erkidego honetako 714 enpresa txiki eta ertainekin, eta 394 milioi euroren erosketak egin dizkie 2017an hornitzaile nafarrei; iaz baino % 45 gehiago. Halaber, bitarteko hornitzaile fabrikatzaileekin batera, 24,5 milioi euro inbertitu ditu Nafarroan.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, premiazko produktuen 208 tona baino gehiago eman ditu doan, lankidetzan jardunez Nafarroako Elikagai Bankuarekin, Ilundain Haritz Berri fundazioarekin, Iruñeko Behartsuen Haurridetxoekin, Paris 365 jangela solidarioarekin eta Lizarrako Tailer Eskolarekin.