Mercadonaren denda baten kanpoaldea

Mercadonak 276 tona elikagai baino gehiago eman dizkie 2020an Murtziako erakunde sozialei

2021ko otsailaren 17a
  • Konpainiak 4.600 erosketa-orgaren pareko dohaintza egin zuen, aurreko urtean baino % 50 gehiago.
  • Mercadonak lankidetzan dihardu 4 jantoki sozialekin, Segurako Elikagai Bankuarekin eta eskualdeko beste erakunde sozial batzuekin.
  • “Nagusi”ek (bezeroek) ere 122 tona produktu eman zituzten Murtziako Eskualdean, hau da, 2.033 orga betetzeko adina.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 276 tona produktu baino gehiago eman dizkie 2020an Murtziako Eskualdeko jantoki sozialei; zehazki, Murtziako Jesús Abandonado jantoki sozialari, Alcantarillako Fraterna Beata Piedad de la Cruz-i eta Cartagenako Hospitalidad Santa Teresaren eta Cáritasen jantokiei. Lankidetza horien artean, eskualdeko beste erakunde sozial batzuekin egindakoak ere badaude, hala nola Segurako Elikagai Bankuarekin egindakoa eta udalerrietan familia behartsuei laguntzeko sortutako beste elikagai-banku batzuekin egindakoak. Horrenbestez, aurreko urtean baino % 50 baino handiagoa izan da erakunde sozialei elikagaitan eta bestelako produktutan egindako entrega, osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz.

4.600 erosketa-orgaren pareko dohaintza izan da, eta eskualdeko lehen aipatutako jantoki eta erakunde sozialekiko lankidetzan bideratu da.

“Nagusi”ek (bezeroek) ere lagundu dute 2020. urtean; 122 tona eman dituzte egin diren kilo-bilketetan eta elikagaien Bilketa Handian, hau da, 2.033 erosketa-orga betetzeko adina baino gehiago.

Espainian eta Portugalen egindako dohaintzak

2020an, Mercadonak 17.000 tona produktu baino gehiago eman dizkie Espainiako eta Portugalgo jantoki sozialei, elikagai-bankuei eta ongintzako beste erakunde batzuei. Horrenbestez, aurreko urtean baino % 84 handiagoa izan da erakunde sozialei elikagaitan eta bestelako produktutan egindako ekarpena, osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz. Dohaintza hori 283.000 erosketa-orgaren parekoa da, eta 290 jantoki sozialekin baino gehiagorekin, 60 elikagai-bankurekin baino gehiagorekin eta beste gizarte-erakunde eta ongintza-erakunde batzuekin lankidetzan bideratu da, Mercadonak saltokiak dituen Espainiako eta Portugalgo eskualdeetan.

Era berean, konpainiak laguntza eskaini du dohaintza gehigarriak eginez, hala nola martxoan eta apirilean Madrilgo Ifema azokan prestatutako kanpaina-ospitalera egindako entregak.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, ekonomia zirkularrean oinarritua eta helburu hauek dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Azken lau hilabeteetan, Mercadonak bere katearen Espainiako eta Portugalgo 72 denda egokitu ditu 6.25 Denda eredura, eta aurten kate osora zabalduko da eredu hori. Murtziako Eskualdean dagoeneko hiru supermerkatu daude 6.25 Denda bihurtuta, zehazki Murtzia hiriburuan, Torres de Cotillasen eta Yeclan. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Logo EAktibatu