Mercadonako talde informatiko eta finantzarioko arduradunak

Mercadonak 18 milioi euro inbertitu ditu finantza-prozesuak digitalizatzeko

2021ko otsailaren 17a
  • Hobekuntza hori egiteko, Sothis izan du hornitzaile nagusi, baina beste hornitzaile batzuk ere izan dira, hala nola SAP, Stratesys eta Capgemini. Guztira, 100 profesionalek baino gehiagok esku hartu dute, Mercadonako langileak eta informatika-hornitzaileak kontuan hartuta.
  • Aldaketa horretan, aplikazioak eta informazio-bolumen handia homogeneizatu dira, hodeitik eskuragarriago izateko, eta, hala, konpainiaren finantza-prozesuak optimizatuko dira.
  • Neurri horrek Mercadonako 200 langileri baino gehiagori eragiten die, zeinek 5.000 prestakuntza-ordu baino gehiago jaso baitituzte.
  • Konpainia aurrera doa bere eraldaketa digitalean, eta finantza-prozesuak informatizatu ditu SAP S/4HANA sistemara eta SAP Fiori soluziora migratuta.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainia aurrera doa bere eraldaketa digitalean, eta 18 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu finantza-prozesuak digitalizatzeko. Konpainiak prozesu horiek SAP S/4HANA sistemara eta SAP Fiori soluziora migratu ditu, optimizatzeko, aplikazioak eta informazio-bolumen handi bat homogeneizatuta hodeitik eskuragarriago egiteko.

Hobekuntza hori 2019aren amaieran hasi ziren egiten Sothis hornitzaile nagusi zutela. Aldaketak 200 langileri baino gehiagori eragiten die, zeinek 5.000 prestakuntza-ordu baino gehiago jaso baitituzte, eta, orain, jada informazioa erraz eta eraginkortasunez eskuratu dezakete.

Diego Solá Mercadonako finantza-aplikazioen zuzendariak azaldu duenez, enpresaren finantza-ziklo osoa optimizatu da, “hala nola dendako salmentak, hornitzaileei egiten zaizkien ordainketak eta altxortegiaren kudeaketa. Hala, ingurune bateratu bat dugu, eta horrek informazioa partekatzeko aukera gehiago ematen du, denbora errealeko datuen kalitatea hobea da eta konpainiaren sistemen eskalagarritasuna handiagoa.

M. Jesús Iserte Mercadonako finantza-prozesuetako zuzendariak nabarmendu du hobekuntza horrek lagundu egingo diela “konpainiaren finantza-kudeaketa hobetzen eta, horrekin batera, gure “Nagusi”ei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea sendotzen (konpainiak horrela deitzen die bezeroei barne-komunikazioetan), finantza-prozesuen kontrola eta optimizazioa handiagoa izango baita”.

Raul Martínez Sothis-eko CEOak hau azpimarratu du: “gure konpainiarentzat oso garrantzitsua izan da ekonomia digitalean eta finantza-prozesuen optimizazioan lider den SAPen moduko konpainia batekin elkarlanean aritzea. Eta, bereziki, Mercadonarentzat funtsezkoa den proiektu batean jardutea. Elkarrekin egindako lanari esker, bere finantza-informazioaren eta prozesuen kudeaketa hobetzea lortu du hodeiaren ahalmena aprobetxatuz. Oso garrantzitsua izan da gure enpresarentzat”. Beste hornitzaile batzuek egin duten lana ere nabarmendu nahi du Mercadonak; adibidez, Stratesys-ek eta Capgemini-k. Izan ere, digitalizazio-prozesu hori egiteko, 100 profesionalek baino gehiagok esku hartu dute Mercadonako langileak eta informatika-hornitzaileak kontuan hartuta.

Eraldaketa digital izugarrirako talentua erakartzea

Konpainiaren digitalizazioa konpainia murgilduta dagoen erronka handienetako bat da. Konpainiak 2019an amaitu zuen supermerkatuak digitalizatzeko eta eraginkorrago, produktiboago eta jasangarriago egiteko lehenengo fasea. Eta eraldaketa digitaleko proiektu beharrezko hori gauzatzeko, Mercadonak talentua erakartzeko prozesuarekin jarraitzen du, bai konpainia barruan, bai kanpoan. Prozesu horren bidez, 300 lagun baino gehiago hasi ziren Informatika Sailean lanean 2019tik 2020ra bitartean, eta oraindik martxan dago proiektua: 100 lanpostu huts baino gehiago daude informazio-teknologien eremuan.

Mercadonako talde informatiko eta finantzarioko arduradunakMercadonako talde informatiko eta finantzarioko arduradunak.

Logo EAktibatu