Mercadonak Lleidako Elikagaien Bankuari egindako 27.000 litro esneren entrega

Mercadonak 27.000 litro Hacendado esne dohaintzan eman dizkie Tarragona eta Lleidako Elikagaien Bankuei

2018ko apirilaren 16a
  • 2017an, 700.000 kilotik gora elikagai eta premia-premiazko beste zenbait produktu dohaintzan eman zizkien konpainiak Tarragona eta Lleidako zenbait ongintzazko instituzio eta erakunderi. 

Mercadonak berezkoa duen Hacendado markako 13.500 litro esne oso dohaintzan eman dizkio Tarragonako eskualdeetako Elikagaien Bankuari, eta beste 13.500 Lleidako Elikagaien Bankuari, bi aldeek sinatutako elkarlanerako hitzarmena betez. Dohaintza hau Bartzelonako Elikagaien Bankuari egindakoari gehitzen zaio, eta Gironako Elikagaien Bankuari hurrengo egunotan egin behar dionari bidea emango dio, supermerkatu-konpainiak 2018. urte honetan Katalunian dohaintzan emango dituen 100.000 litro esneak osatu arte.

Mercadonaren eta lau elikagaien bankuak barne hartzen dituen Kataluniako Elikagaien Federazioaren arteko harremana 2010. urtean hasi zen, merkatu eta supermerkatuetan oinarrizko elikagaien bilketa kanpainia antolatu zenean, hain justu. Orain dela bederatzi urte hasitako elkarlan honek bi alderdi jorratzen ditu: alde batetik, elikagaien bankuek elikagaiak biltzeko antolatzen dituzten ekimenetan beren eskura jartzen dira Mercadonaren dendak; eta bestetik, konpainiak berak ematen dizkie dohaintzan premia-premiazko produktuak, behar dituzten pertsonen artean bana ditzaten, ongintzazko entitateen bitartez.    

Tarragonako eskualdeetako Elikagaien Bankuari eginiko Hacendado esne osoaren entregaTarragonako eskualdeetako Elikagaien Bankuari eginiko Hacendado esne osoaren dohaintza.

Mercadonaren EGE estrategian txertatutako gizarte-ekintzako politika jasangarria

Mercadonak gizartearekin hartu duen konpromisoetako bat berarengandik jasotzen duenaren zati bat itzultzean datza. Horretarako garatzen du bere Gizarte Erantzukizunerako Plana, konpainiaren osagai eta etikoari erantzuteko hain zuzen ere, hazkuntza partekatuaren aldeko apustuan sakontzen duten ekintza-lerro ezberdinen bitartez.

Politika honen markoan, Elikagaien Bankuekin lan egiteaz gain, supermerkatu-kateak Katalunia guztiko hogeita hamar jantoki sozial baino gehiagori ere ematen dizkie produktuak. Dohaintza egunero burutzen da, Mercadonak jartzen dituen baliabide logistiko eta humanoei esker, konpainiak berak jantoki sozialetako bakoitzera produktuak eraman, eta kalitate eta segurtasun baldintza hoberenetan entregatzen dituela, boluntarioek bertan oturuntzak presta ditzaten.

Iaz, orotara, 1.600 tona elikagai eta beste zenbait produktu eman zizkien dohaintzan Mercadonak Kataluniako hainbat ongintzazko instituzio eta erakunderi.