Logistika eta Mantentze Lanetako lanpostu hutsak Mercadonan

Logistika eta Mantentze Lanetako lanpostu hutsak Mercadonan

2018ko apirilaren 17a

Logistika eta Mantentze Lanetako lanpostuak eskaintzen dira Mercadonaren, sail horietako pertsonalaren beharrak betetzeko helburuarekin: hotz-teknikariak, elektromekanikariak eta sostenguko mantentze-lanetako langileak.

Mercadonaren Logistika eta Mantentze Lanetako lan eskaintzak

Bada ia hamarkada bat Mercadonak bere sare logistikoan berrikuntzak sartzeko erabakia hartu zuela, biltegi guztiz automatizatuak abian jartzeko xedearekin. Bloke logistiko mota hau, aitzindaria sektorean, Mercadonak biltegietako kalitatezko lanaren alde egiten duen apustua da, langileen zernahi maneiu eta gainesfortzu ezabatzea ahalbidetzen baitu, lan istripuei aurrea hartzen eta hauek saihesten laguntzeko, eta, bide batez, produktibitatea eta eraginkortasuna areagotzeko.

Mercadonaren Logistika Saileko zenbait lanpostu huts plazaratu dira hotz-teknikari eta elektromekanikari gisa aritzeko Valentzian, Gasteizen eta Abreran (Bartzelona):

Mercadonak eskakizun hauek betetzen dituzten logistikako langileak behar ditu:

Hotz-teknikariak:

LH II edo Goi Mailako Hotz Industrial ikasketak /  Instalazio termikoen eta fluidoen mantentze-lanak.

Lan eskaintzak kontsultatu:

Elektromekanikariak:

Goi Mailako Hezkuntza Zikloa edo LH II baliokidea, honako gai hauetan: Elektrizitatea eta Elektronika / Mekatronika / Elektromekanika / Automatizazioa eta Robotika Industriala.

Beharrezko ezagutzak: automatizazioa, robotika industriala eta mantentze-lanak.

Lan eskaintzak kontsultatu:

Sostenguko Mantentze Lanetako lanpostu hutsak Galizian:

Goi Mailako LH II – Hotza edota Klimatizazio Industriala, edo baliokidea

Lan eskaintzak kontsultatu:

Postu hauetarako lan baldintzak Mercadonan:

  • Kontratu mugagabea.
  • Soldata: 1.850 €-ko soldata gordina, soldata-progresioarekin (eta lanpostu bakoitzaren araberako gehigarriak)
  • Astean 40 orduko lanaldia.
  • Astelehenetik igandera lan egiteko moduan izatea.
  • Konpainiak bere gain hartzen du bere langileen formakuntza.

Hemen duzue Mercadonako Lan baldintzei buruzko informazio gehiago.

Mercadonaren lan eskaintzetan interesa dutenek beren lanpostu eskaerak aurkez ditzakete gure web-orriko "Enplegua" atalean, eta Curriculum eguneratua bertan erregistratu.