Mercadonako langile bat Mallorcako jantoki sozial bati elikagaiak emateko unean

Mercadonak 215 tona premiazko produktu eman zituen 2020an Balear Uharteetan

2021ko otsailaren 12a
  • Konpainiak indartu egin du lankidetza elkarlanean aritzen den hamaika ongintza-erakundeekin eta jantoki sozialekin, eta, aurreko urtearekin alderatuta, % 70 bitarte handitu ditu entregak, osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 215 tona elikagai eta premiazko produktu eman dizkie, 2020an, lagundu ohi dien Mallorcako, Menorcako eta Ibizako jantoki sozialei, elikagai-bankuei eta ongintzako beste erakunde batzuei. Alegia, aurreko urtean baino % 70 handiagoa da egindako ekarpena, 3.585 erosketa-orgaren parekoa, bizi dugun osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz.

Ildo horretatik, Mercadonak, uztailaz geroztik, Balear Uharteetako hamaika ongintza-erakunderekin eta jantoki sozialekin jarduten du lankidetzan, uztailean Hermanitas de los Pobres kongregazioari laguntzen hasi baitzen. Harrezkero, zenbait elikagai jasotzen dituzte, hala nola frutak eta barazkiak, esnekiak, haragia, arraina, hestebeteak, ogia edo pastak. Dendetako langileek astelehenetik larunbatera entregatzen dizkiete, kalitate- eta segurtasun-kondiziorik onenetan, sukaldeko langileek otorduak presta ditzaten.

Horrez gain, iaztik, hiru supermerkatuk ematen dizkiete egunero elikagaiak Tardor (Palma) eta Sor Isabel Bonnín (Inca) jantoki sozialei, eta konpainiak bikoiztu egin zituen Mallorcako Elikagai Bankua Fundazioari, Maó eta Ciutadellako Udal Bankuei eta Ibizako eta Formenterako Elizbarrutiko Cáritasi egiten dizkien urteko ekarpenak. COVID-19ak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezia dela eta, etxeak garbitzeko eta norberaren garbitasuneko produktuak ere eman zizkion Mallorcako Elizbarrutiko Cáritasi, apirilean.

Mercadona, gainera, lankidetzan aritzen da Palmako Es Refugi del Pare Gaspar Aguiló eta Estrellas & Duendes fundazioa jantoki sozialekin eta Vila, Sant Antoni de Portmany eta Santa Eulària des Riu-ko jantoki sozialekin (Ibizako eta Formenterako Elizbarrutiko Cáritasek kudeatzean ditu).

Mercadonako “Nagusi”ek (bezeroek) ere lagundu zieten 2020an pertsona ahulenei Mallorcan egin zen elikagaien Bilketa Handiaren bitartez; 43 tona elikagai eman zituzten, 720 erosketa-orga betetzeko adina.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, ekonomia zirkularrean oinarritua eta helburu hauek dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Mercadona Balear Uharteetako hamaika ongintza-erakunderekin eta jantoki sozialekin aritzen da lankidetzanMercadona Balear Uharteetako hamaika ongintza-erakunderekin eta jantoki sozialekin aritzen da lankidetzan.

Tardor Elkarteko Palmako gerentea eta Mercadonaren banatzailea elikagai-entreganToni Bauzá, Tardor Elkarteko Palmako gerentea, eta Bruno Amengual, Mercadonako banatzailea.

Logo EAktibatu