Mercadonaren Kanarietako arduraduna Virgen de la Esperanza elkartearen jantoki sozialari elikagaiak emateko unean

Mercadonak 780 tona premiazko produktu eman zituen 2020an Kanarietan

2021ko otsailaren 15a
  • Konpainiak indartu egin du elkarlanean aritzen den ongintza-erakundeekin eta jantoki sozialekin duen lankidetza, eta, aurreko urtearekin alderatuta, % 63 bitarte handitu ditu entregak, osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz.
  • 2021ean, Tenerifeko beste hiru zentrori hasi da egunero premiazko produktuak ematen: Virgen de la Esperanza elkartea, Café Calor eta La Laguna, Tegueste eta El Rosarioko Eskualde Batzarra, Gurutze Gorriak kudeatua.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 780 tona elikagai eta premiazko produktu eman dizkie Kanarietako jantoki sozialei, elikagai-bankuei eta ongintzako beste erakunde batzuei 2020an. Alegia, aurreko urtean baino % 63 handiagoa da egindako ekarpena, 13.000 erosketa-orgaren parekoa, bizi dugun osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz.

Konpainiak dohaintzak egiten jarraitzen du 2021ean, eta aurten dagoeneko Tenerifeko beste hiru zentro gehitu ditu bere banaketa-sarean.  Hala, Virgen de la Esperanza elkarteak, Café y Calor zentroak (Cáritas) eta La Laguna, Tegueste eta El Rosarioko Eskualde Batzarrak (Gurutze Gorria) egunero jasotzen dituzte elikagaiak; adibidez, fruta, barazkiak, esnekiak, haragia, arraina, hestebeteak, ogia eta pastak.

Horrez gain, supermerkatu-konpainiak lankidetzan dihardu lehendik ere Tenerifeko zentro hauekin: Padre Laraña elkartea, La Milagrosa eta Fundación Canaria José Luis Montesinos.

Dohaintzak goizeko lehen orduan egiten dira, astelehenetik larunbatera bitartean, Mercadonaren baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker. Haiek egunero lankidetzan aritzen diren Kanarietako jantoki sozialetara eta zentroetara eramaten dituzte produktuak, eta kalitate- eta segurtasun-kondiziorik onenetan banatzen dituzte. Batzuetan, zentrokoak berak etortzen dira zuzenean supermerkatuetara merkantzia bila.

Mercadonak, egunero Kanarietako 15 jantoki soziali eta zentrori elikagaiak emateaz gain, beste erakunde batzuei ere laguntzen die, esate baterako hauei: Cáritas, Gurutze Gorria, Pájarako Elikagaien Udal Bankua eta Las Palmaseko eta Tenerifeko udal-bankuak. Azken bi horiei urteko ekarpena zazpikoiztu zien Mercadonak 2020an, osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz, eta 350 tona premiazko produktu eman zizkien.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, ekonomia zirkularrean oinarritua eta helburu hauek dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Mercadonaren dohaintza Granadilla de Abonako Virgen de la Esperanza elkartearen jantoki sozialari.Mercadonaren dohaintza Granadilla de Abonako Virgen de la Esperanza elkartearen jantoki sozialari.

Logo EAktibatu