Espainiako sandia Mercadonaren supermerkatuetan

Mercadonak 2024an jatorri nazionaleko 115.000 tona sandia erostea aurreikusten du, % 38 gehiago

2024ko abuztuaren 23a
  • Kanpaina apirilean hasi zen, eta urrira arte iraungo du.
  • Andaluziako, Gaztela-Mantxako, Murtziako Eskualdeko, Kanarietako, Valentziako Erkidegoko, Extremadurako eta Kataluniako lurretako sandia merkaturatuko du konpainiak, 22 hornitzaile espezialistarekin dituen akordio egonkorrei esker.
  • Mercadonak sandia nazionala eskaintzen du bere denda guztietan, bi formatutan (osorik eta ebakita), bezeroek gogoko dituzten tamaina, kolore, zapore eta testuretara egokitzeko.

Mercadonak jatorri nazionaleko sandia du bere denda guztietan. Kanpaina apirilean hasi zen, eta urrira arte irautea espero da. Konpainiaren asmoa da 115.000 tona sandia baino gehiago erostea aurten, aurreko kanpainan baino % 38 gehiago, eta horrek nabarmendu egiten du Espainiako lehen sektorearen aldeko apustu irmoa.

Zehazki, Mercadonak Andaluziako, Gaztela-Mantxako, Murtziako Eskualdeko, Kanarietako, Valentziako Erkidegoko, Extremadurako eta Kataluniako lurretako sandia merkaturatu nahi du, 22 hornitzaile espezialistarekin dituen hitzarmen egonkorrei esker. “Lan-harreman estua dugu haiekin guztiekin, gure bezeroek espero dutenari erantzuteko; izan ere, bezeroek sandia gozoa eskatzen dute, udan fruta horrek izaten duen kolore gorri bereizgarrikoa eta testura zukutsu eta kurruskarikoa”, azaldu du Mercadonako espezialista Elvira Guillek.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentakoen konpainiak bi formatutan eskaintzen du sandia nazionala, osorik eta moztuta, eta fruta horren barietate nagusiak lantzen ditu: Bengala, Red Jasper, Moon Gem, Fenway, Style, Bazman eta Boston. “Zalantzarik gabe, gehien eskatzen den frutetako bat da, ur asko duelako; horregatik, eskuz esku lan egiten dugu gure bezero eta hornitzaileekin, eskaini behar dugun kalitatea zehazteko”, argitu du espezialistak.

Jatorriarekiko eta kalitatearekiko konpromisoa

Aurtengo kanpainarako aurreikusi den sandia nazionalaren erosketa-bolumena bat dator Mercadonak hurbileko fruta eta barazkien alde egiten duen apustuarekin. Urtero bezala, Espainiako kanpainan, eta produktuak “Nagusi”ek eskatzen duten kalitatea duenean (hala deitzen die bezeroei), sandien % 100 Espainiakoa da, hainbat autonomia-erkidegotatik datorrena, eta horrek erakusten du konpainiak sektorearen alde egindako apustua.

2023an, Mercadonak 27.142 milioi euroren erosketak egin zituen Espainian; aurreko urtean baino % 22 gehiago. Espainiako lehen sektorearen aldeko apustu irmo horren ondorioz, Mercadonaren produktu-aukeraren % 85 baino gehiago Espainiakoa da, bertan landatu, arrantzatu, egin edo eraldatutako produktuz osatua.

Era berean, Mercadonak bidezko merkataritza-jardunbideak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritza Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela elikadura-kontratazioaren alorrean. Borondatezko akordio hori bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko urrats bat da; akordioa Elikadura Katearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurrien Legearen esparruan sartzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da, Espainiako nekazaritzako elikagaien elkarte batzuekin lankidetzan.

Espainiako sandia Mercadonaren supermerkatuetanSandia osoak Mercadonako Fruta eta Barazkien atalean.

Mercadonak Espainiako sandia eskaintzen du bere denda guztietanEspainiako sandia, moztuta, Mercadonan.