Mercadonaren dohaintzak 2024ko lehen seihilekoan

Mercadonak 12.600 tona elikagai baino gehiago eman ditu 2024ko lehen seihilekoan

2024ko uztailaren 30a
  • Ekainaren amaierarako, Espainiako eta Portugalgo hainbat eremu geografikotako 785 gizarte-erakunderekin kolaboratzen zuen konpainiak.
  • 210.000 erosketa gurdiren baliokide diren ekimen ezberdinen bidezko ekarpena.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 12.600 tona premiazko produktu baino gehiago banatu ditu 2024ko lehen seihilekoan; 210.000 erosketa-orga baino gehiagoren baliokidea da hori.

Gainera, konpainiak Espainian eta Portugalen lankidetzarako duen gizarte-erakundeen sarea handitzen jarraitu du, eta ekainaren amaierarako 785 erakunderekin kolaboratzen zuen. Horrek asko lagundu du kolektibo kalteberenei eskaintzen dien laguntza ardazten.

Bideoa gaztelaniaz

Elikagai-bankuek antolatzen dituzten beste ekimen batzuk ere babesten ditu Mercadonak, hala nola azaroko Bilketa Handia eta Udaberriko Bilketa, zeina maiatzaren 24tik ekainaren 2ra egin ohi da. Bilketa horietan, bezeroak kutxatik pasatzean diru-dohaintzak egiteko modalitatearen bidez laguntzen du Mercadonak, “modalitate horrek hobeto erantzuten dielako onuradunen beharrei. Gainera, eraginkorragoa da; izan ere, elikagai-bankuei ematen zaien diru-kopuru horri esker, bankuek premiazko produktuak eros ditzakete behar diren kantitateetan eta unean”, nabarmendu du Laura Cruz Mercadonaren Gizarte Ekintzako zuzendariak.

Gizartearekin duen konpromisoan, Mercadonak badu Ekintza Plan Sozial propio bat, hainbat izaeratako gizarte-erakunde askorekin zuzenean lan eginez gauzatzen duena, erakunde horiek kolektibo ahulak eta behar jakinak dituztenak artatzen dituztenak izanik, haien egoera hobetzeko eta aukerak handitzeko xedez.

Zerrenda gaztelaniaz

Listado entidades sociales con las que colabora Mercadona

Descargar

 

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak etengabeko konpromisoa du presentzia duen inguruneetan, eta, urtez urte, bere jardunean eragin positiboa duten ekimen arduratsuak bultzatzen ditu, gizarte-, ingurumen- eta gobernantza-gaiei buruzkoak. Esparru horretan, Mercadona Nazio Batuen Mundu Hitzarmenaren bazkide da Espainian 2011z geroztik. Ekimen horren bidez, Nazio Batuen Erakundeak Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) sustatzen ditu.

Ildo horri jarraitzen dio Ekintza Plan Sozialak ere, Trencadís proiektuarekin ekimenarekin bat eginez. Proiektu horren bidez, desgaitasun intelektuala duten pertsonak laneratzen laguntzen du, dendetako arrandegi-guneetako dekorazio-muralak egiten baitituzte.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Hori gauzatzeko, Mercadonak Ingurumen Kudeaketako Sistema propioa du, 3 ardatz nagusitan oinarritua: ekoizpen jasangarria, ekonomia zirkularra eta deskarbonizazioa. Hiru ardatz horietan jarduketa-lerro espezifikoak daude, hala nola logistikaren optimizazioa, eraginkortasun energetikoa, animalien ongizatea eta hondakinen prebentzioa, kudeaketa eta balorizazioa. Ildo horretan, nabarmentzekoa da Mercadona eta haren hornitzaileak lanean ari direla Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

“Nagusi”aren (bezeroaren) mugikortasuna jasangarria izan dadin, enpresak dagoeneko 4.425 aparkaleku-plaza ditu Ibilgailu Elektrikoak Kargatzeko Puntuz hornituak, 1.117 denda baino gehiagoren aparkalekuetan. Mercadona 2017an hasi zen ibilgailu elektrikoentzako kargatze-puntuak ezartzen, Denda Eraginkorraren Eredu Berria ezarri zuenean, eta datozen urteetan kopuru hori handitzen jarraitzea aurreikusten du. Era berean, dendetan eguzki-panelak instalatzen jarraituko du, energia berriztagarrietan inbertitzearen aldeko adibide gisa.