Mercadonari Matrona Saria 2017 entregatu zitzaion momentua, Murtziako Almudi Jauregian burutu zen ekitaldian

Mercadonak 2017ko Matrona Saria jaso du Murtziako Elikagaien Bankuaren eskutik

2018ko urtarrilaren 24a
  • Mercadonak azken urteetan entitate horrekin egindako lana aintzatesten du sariak.

Aurreko urtarrilaren 19an, Matrona Saria 2017 jaso zuen Mercadonak Murtziako Elikagaien Bankuaren eskutik. Elikagaien Bankuari eginiko ekarpenak direla-eta, iazko urtean zehar beren eskuzabaltasuna erakutsi zuten enpresa edo entitateei ematen zaie golardo hau. Murtzian kalteberatasun handiena jasaten duten familien artean banatzen dira geroago dohaintza horiek.

Mercadonari Matrona Saria 2017 entregatu zitzaion momentua, Murtziako Almudi Jauregian burutu zen ekitaldian.Mercadonari Matrona Saria 2017 entregatu zitzaion ekitaldia.

Mercadonako Kanpo Harremanetako Eskualdeko Zuzendaria den Ana Belén Martínez-ek jaso zuen saria Bonifacio Fernández Elikagaien Bankuko Presidentearen eta José Ballesta Murtziako Alkatearen eskutik. Bertako Almudí Jauregian burutu zen ekitaldian, Mercadonak azken urteetan aurrera eraman duen kolaborazio eskuzabala goraipatu zuen hiriko alkateak, eta Murtziako familien alde egiten duen lan desinteresatua eskertu zion enpresari.

2017an, Mercadonak 9.600 tona elikagai baino gehiago eman zizkien dohaintzan Elikagaien Bankuei, jantoki sozialei eta beste hainbat entitateri.

Goiburuko irudia: Ana Belén Martínez-ek, Mercadonako Murtziako Kanpo Harremanetako Zuzendariak, Matrona Saria 2017 jasotzen du Bonifacio Fernández Elikagaien Bankuko Presidentearen eta José Ballesta Murtziako Alkatearen eskutik.