Mercadonak 2020an egindako dohaintzen mapa

Mercadonak 17.000 tona elikagai eman ditu 2020an

2021ko urtarrilaren 18a
  • 2020an, konpainiak 280.000 erosketa-orga baino gehiago betetzeko adina produktu eman dizkie gizarte-erakundeei.
  • Mercadonak Espainiako 290 jantoki sozialekin baino gehiagorekin eta 60 elikagai-bankurekin baino gehiagorekin eta beste erakunde batzuekin dihardu lankidetzan.

2020an, Mercadonak bikoiztu egin ditu erakunde sozialei egindako elikagai-dohaintzak, aurreko urtearekin alderatuta. Hala, bere hondar-ale jarri du herrialdeak bizi duen osasun- eta ekonomia-krisi honetan. Ekitaldi osoan, konpainiak 17.000 tona produktu baino gehiago eman dizkie Espainia osoko eta Portugalgo jantoki sozialei, elikagai-bankuei eta ongintzako beste erakunde batzuei.

280.000 erosketa-orgaren pareko dohaintza izan da, eta 290 jantoki sozialekin baino gehiagorekin, 60 elikagai-bankurekin baino gehiagorekin eta beste erakunde batzuekin lankidetzan bideratu da, Mercadonak saltokiak dituen Espainiako eta Portugalgo eskualdeetan.

Bideoa gaztelaniaz

Era berean, konpainiak laguntza eskaini du urtean zehar dohaintza gehigarriak eginez, hala nola martxoan eta apirilean Madrilgo Ifema azokan prestatutako kanpaina-ospitalera egindako entregak.

Mercadonaren konpromisoa

Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko politikaren parte bat da gizarteari itzultzea harengandik jasotzen duenaren zati bat. Konpromiso horri esker, lurralde osoko instituzio eta erakunde sozialek konpainiaren babesa eta laguntza jasotzen dute gehien behar dutenei laguntzeko. Gainera, elikagaiak alferrik ez galtzeko eta hori prebenitzeko zenbait estrategia ditu Mercadonak.

Mercadonak 2020an egindako dohaintzen mapaMercadonak 2020an egindako elikagai-dohaintzen mapa.

Mercadonak laguntzen dituen erakunde sozialak

Espainian, Mercadonak Espainiako Elikagai Bankuen Federazioari (FESBAL) eta Acompartir Produktu Bankuari laguntzen die. Bestalde, autonomia-erkidegoen edo hiri autonomoen kasuan, konpainia era askotako gizarte-erakundeekin aritzen da elkarlanean.

Dokumentua euskaraz

Listado entidades sociales con las que colabora Mercadona 2020

Descargar

 

Logo EAktibatu