Mercadonaren elikagai-entrega Toledoko Elikagai Bankuari

Mercadonak 13 tona elikagai baino gehiago eman dizkio Toledoko Elikagai Bankuari

2021ko urriaren 28a
  • Konpainiak sendotu egin du Toledoko Elikagai Bankuarekin duen lankidetza, eta 13.400 kilo baino gehiago eman dizkio premiazko elikagaitan, hala nola lekaleak, galletak, saldak, zukuak eta marmeladak.
  • Mercadonak 8.300 erosketa-orgaren pareko dohaintza egin du eskualdean, aurreko urtean emandakoaren halako bi.
  • Mercadonak lankidetzan dihardu Gaztela-Mantxako 12 jantoki sozialekin, bai eta beste zenbait erakunderekin ere, hala nola Elikagai Bankuarekin, Cáritasekin eta Gurutze Gorriarekin.
  • 2020an, konpainiak 500 tona premiazko elikagai eman zituen Gaztela-Mantxan bakarrik.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Ildo horretan, konpainiak 500 tona premiazko produktu baino gehiago banatu ditu 2020an eskualdeko hainbat erakunde sozialen artean, eta 13 tona premiazko elikagai eman dizkio Toledoko Elikagai Bankuari bizi dugun egoera bereziki zail honetan behartsuenen beharrei erantzuteko.

Natalia Castrillo Toledoko probintziako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun du Gaztela-Mantxako elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin —2020an, 503 tona elikagai eman zituen Gaztela-Mantxan—. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun konplexutasun handiko egoera berezi honetan premiarik handiena duten eskaerei erantzuteko”.

Bestalde, Toledoko Elikagai Bankuko lehendakari Manuel Lanzak berriz ere eskertu du “Mercadonak elikagai-dohaintza hau egitea, beti bezala, laguntza handia baita gure erakundearen helburuak lortzeko”.

2020an Mercadonak 8.300 erosketa-orgaren pareko dohaintza egin zuen, aurreko urtean halako bi, 12 jantoki sozialekin baino gehiagorekin lankidetzan jardunez eta konpainiak presentzia duen eskualdeko Elikagai Bankuaren hainbat egoitzari, Gurutze Gorriari eta Cáritasi lagunduz.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

 Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Mercadonaren elikagai-entrega Toledoko Elikagai BankuariToledoko Mercadonaren eta Toledoko Elikagai Bankuko arduradunak elikagai-entregan.