Espainiako gaztainak Mercadonan

Mercadonak % 12 areagotu du gaztainen erosketa, eta 1.000 tona baino gehiago erosi ditu dagoeneko

2021ko azaroaren 05a
  • Udazkeneko fruitu honen kanpaina urrian hasi eta abenduan bukatzen da.
  • Mercadonak hurbileko produktuen alde egiten du, eta, ondorioz, gaztainak Totaler Hornitzaile hauei erosten dizkie: Miguel Arean e Hijos, Campos y Tierra del Jerte eta Agrupación de Cooperativas del Valle del Jerte.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak ahalegina egiten du produktu freskoak saltzeko, eta, ahalegin horretan, Espainiako 1.000 tona gaztaina erostea aurreikusi du denboraldi honetan, zeina abenduan amaituko baita.

Fruitu hori kilo bateko eta kilo-erdiko sareetan saltzen da, eta kateak Totaler Hornitzaile hauei erosten die: Miguel Arean e Hijos (Chantada, Lugo), Campos y Tierra del Jerte (Malpartida de Plasencia, Cáceres) eta Agrupación de Cooperativas del Valle del Jerte (Valdastillas, Cáceres). Ourense, Lugo, Pontevedra, León, Cáceres eta Zamorako mendietatik dator gaztaina hori.

Garaiko fruta eta barazkiak

Konpainiak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren “Garaiko fruta eta barazkiak” ekimenarekin. Era berean, Mercadonak bidezko merkataritza-jardunbideak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritzako Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela elikadura-kontratazioaren alorrean. Borondatezko akordio hori beste urrats bat da bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko; akordioa Elikadura Katearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurrien Legearen esparruan sartzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da, Espainiako nekazaritzako elikagaien elkarte batzuekin eta besteekin lankidetzan.

Espainiako gaztaina, Mercadonaren linealeanEspainiako gaztaina, Mercadonaren linealean.

Mendian gaztainak biltzenMendian gaztainak biltzen.