Mercadonaren dohaintza Guadixeko Santa Teresa Jornet etxeari

Mercadonak 12.180 litro esne eman dizkio Granadako Elikagai Bankuari

2020ko maiatzaren 21a
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, bizi dugun egoera biziki konplexu honetan behar handiena duten herritarren eskaerei erantzuteko.
  • Konpainiak, gaur arte, premiazko elikagaien 97 tona baino gehiago eman dizkie Granada probintziako Elikagai Bankuari eta beste erakunde sozial batzuei.
  • Probintzian lehendik lankide dituen sei erakunde sozialez gainera, Bazako San José etxearekin eta Guadixeko Santa Teresa Jornet etxearekin ere hasi da lankidetzan konpainia.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Ildo horretatik, konpainiak, beste dohaintza baten bidez, 12.180 litro esne eman dizkio Granadako Elikagai Bankuari. Kopuru hori azken asteetan erakundeari egin dizkion ekarpenei gehitzen zaie. Gainera, beste bi erakunde soziali ere elikagaiak ematen hasi da: Bazako San José etxea eta Guadixeko Santa Teresa Jornet etxea. Hala, probintzia osoko 8 erakunde sozialekin ari da lankidetzan.

Behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko duen konpromisoan, konpainiak probintzian dohaintzak egiteko prozesua indartu du hala, eta neurri berriak ezarri ditu pertsonen segurtasuna nahiz erakundeen hornidura bermatzeko. Hala, urte-hasieraz geroztik 119.000 kilo elikagai baino gehiago banatu ditu Granadan; horietatik, 22.000 kilo baino gehiago Granadako Elikagai Bankurako izan dira, eta 97.000 kilo erakunde sozialetarako.

Conchi Parra Granadako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: "Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra denez, arintasunez hartu behar ditugu erabakiak, Granadako Elikagai Bankuan, probintziako jangela sozialetan eta halako espezialistetan oinarrituta. Gure helburua, une konplexu hauetan, pertsonarik ahulenen beharrei erantzutea da, eta espero dugu egiten ari garen dohaintzok hori lortzen lagunduko dutela”.

Indalecio Garcíak, Granadako Elikagai Bankuko lehendakariak, bestalde, hau esan du: “Eskerrik beroenak eman nahi dizkio Elikagai Banku honek Mercadonari gurekin etengabe duen konpromisoagatik, bere langile guztiek beti erakusten diguten enpatia eta atseginagatik eta ahulenen alde egiten duten ekintza solidario jarraitu eta iraunkorragatik”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 250 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, egunero elikagaiak emanez edo erakunde horiek elikagaiak jasotzeko egiten dituzten kanpainetan parte hartuz. 2020an, orain arte, 4.900 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 4.674 Espainian, eta 210 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenetik berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak. Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Mercadonaren dohaintza Granadako Elikagai BankuariMercadonaren dohaintza Granadako Elikagai Bankuari.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta