Fuenlabradako ‘La Casita’ jantoki sozialari Mercadonaren premiazko produktuak ematen

Mercadonak ia 1.000 kilo eman dizkio premiazko elikagaitan Fuenlabradako ‘La Casita’ jantoki sozialari

2020ko maiatzaren 20a
  • Konpainiak indartu egin du Madrilgo Erkidegoko zenbait erakunde sozialekin duen lankidetza —hala nola Fuenlabradako ‘La Casita’ jantoki sozialarekin—, eta premiazko elikagaiak eta produktuak eman dizkie; adibidez, jogurtak eta indioilar-fianbrea.
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, bizi dugun egoera biziki konplexu honek sortutako beharrei erantzuteko.
  • Konpainiak, orain arte, 136 tona baino gehiago eman dizkie produktu eta elikagaitan Madrilgo Erkidegoko zenbait erakunde soziali.
  • 2019an, konpainiak 403 tona premiazko elikagai banatu zituen Madrilgo Erkidegoan bakarrik.

 

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Hala, erkidegoko erakunde sozialekiko dohaintza-prozesua sendotu du, eta neurri berriak ezarri ditu pertsonen segurtasuna nahiz erakunde horien hornidura bermatzeko.

Natalia Castrillo Madrilgo Erkidegoaren hego-mendebaldeko Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun Madrilgo Erkidegoko elikagai-bankuekin eta erakunde sozialekin —2019an, 400 tona elikagai baino gehiago eman zizkien—. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko”.

Maite Galdón Fuenlabradako ‘La Casita’ jantoki sozialeko koordinatzaileak eskerrak eman dizkio Mercadonari dohaintzagatik, eta hau adierazi du: “Mercadona gure erakundearen kolaboratzailerik handiena eta onena da, egunero ematen baitizkigu produktu galkorrak; baina, horretaz gainera, Fuenlabradan gizarte-egoera ahulenean dauden familiekiko konpromisoa erakutsi du gaur berriz, elikagai-dohaintza eskuzabal honen bidez; hari esker, aukera izango dugu une honetan behar gehien dituzten pertsonei laguntzen jarraitzeko”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 240 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 4.884 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 4.674 Espainian, eta 210 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenean berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez.  Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Fuenlabradako ‘La Casita’ jantoki sozialari Mercadonaren premiazko produktuak ematenFuenlabradako ‘La Casita’ jantoki sozialari Mercadonaren premiazko produktuak ematen.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta