Luis Consuegra (Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendaria) eta Juan Vicente Peral (Alacanteko Elikagai Bankuko zuzendaria)

Mercadonak 10.800 litro esne eman dizkio Alacanteko Elikagai Bankuari

2019ko azaroaren 19a
  • Alacanteko probintzian, FESBALek azaroaren 22 eta 23rako antolatu duen Bilketa Handian ere parte hartuko du konpainiak.

Mercadonak beste entrega bat egin dio Alacanteko Elikagai Bankuari: 10.800 litro esne. Supermerkatu-kateak probintziako elikagaien bankuarekin duen lankidetza-hitzarmenaren barruan dago kokatuta entrega hau. Hori kontuan hartuta, Mercadonak 118.000 kilo produktu eman dizkio oinarrizko produktuetan erakundearekin duen hitzarmena indarrean dagoenetik (duela zazpi urtetik).

Gainera, aurreko urteetan bezala, FESBALek (Federación Española de Bancos de Alimentos) azaroaren 22 eta 23rako antolatu duen Bilketa Handian lagunduko du. Ekintza horretan, Espainiako elikagaien beste banku batzuek ere parte hartuko dute. Alacanteko probintzian, supermerkatu ugari jarriko ditu Mercadonak Elikagaien Bankuaren eskura, premiazko elikagaien bilketarako gune gisa, interesa duten bezero guztiek “kilo operazioan” elikagaiak eman ahal izan ditzaten. Iazko edizioan, 2018an, 136.000 kilotik gora eman zituzten bezeroek oinarrizko produktuetan.

Juan Vicente Peral Alacanteko Elikagaien Bankuaren zuzendariak esan zuenez, "esker ona adierazi nahi diogu Mercadonari, urtez urte probintzian behar gehien duten familiei lagundu ahal izateko gurekin duen lankidetza eta konpromisoa sendotzen segitzeagatik, eta urtero egiten dugun elikagai-bilketan parte hartzeagatik”.

Gizarte-erantzukizuneko eredu bat Alacanteko probintzian  

Hazkunde partekatuaren aldeko apustuan, Mercadonak sendotu egin zuen iaz, probintzia honetan, zenbait ekimenen bitartez bera dagoen lekuetako gizartearen garapenean eta aurrerabide jasangarrian laguntzeko duen erantzukizun soziala. Alacanteko Elikagai Bankua Fundazioari 46.400 kg elikagai baino gehiago eman dizkio. Gainera, Gurutze Gorriak, Cáritasek eta ongintzazko beste erakunde batzuek antolatutako "kilo operazio"etan lagundu du.

2016ko ekainetik, Alacanteko La Prosperidad de San Gabriel auzo-elkartearen jantoki sozialari laguntzen dio, eta aurtengo otsailetik, berriz, Alacanteko Pla auzoko La Sal de la Tierra jantoki sozialari. Egunero ematen dizkie salmentatik erretiratzen diren baina kontsumorako ondo dauden produktuak. Horrekin, bi jantoki sozialei lagundu nahi zaie; egunero 150 lagunentzako janaria prestatzen eta zerbitzatzen dute.

Gainera, Mercadonak Espainiako 170 jangela sozial baino gehiagorekin, 60 elikagai-bankurekin eta ongintzako beste erakunde batzuekin dihardu lankidetzan. 2018an, konpainiak 8.300 tona elikagai eman zituen, hots, 140.000 bat erosketa-orga.

Goiburuko irudia: Luis Consuegra (Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendaria) eta Juan Vicente Peral (Alacanteko Elikagai Bankuko zuzendaria).