Mercadona, Zeliakoaren Egunarekin konprometitua

Mercadona, Zeliakoaren Egunarekin konprometitua

2016ko maiatzaren 27a
  • Zeliakoaren Eguna dela eta, zorionak eman eta antolatu diren ekimenekin bat egiten du konpainiak.
  • Mercadonak bere Glutenik Gabeko sorta sendotu du, Glutenik Gabeko 1.000 produktu baino gehiago eskainiz. Elikagaien ataleko sortaren %16 zeliakoentzat egokia da egun.

Aurrera egiten jarraitzen du Mercadonak zeliakoen kolektiboarekin duen konpromisoa. Gluten Gabeko 1.000 produktu baino gehiago zituela itxi zuen konpainiak 2015. urteko ekitaldia, 2014an baino 100 gehiago, alegia. 15 urte baino gehiagotan egin du lan supermerkatu-kateak kolektibo honekin, eta kopuru haz dadin nahi du, eta haien ekimenetan parte hartzen jarraitu. 

Zeliakoaren Egun Nazionala” ospatzen da gaur. Horren harira, zeliakoen elkarte guztiei zorionak eman nahi dizkie  Mercadonak, urte luzeetan burututako zereginarengatik, eta beraien esfortzu eta lanari esker zeliakia duten pertsonen bizitza-kalitatea gaur egun askoz hobea izatea lortu dutelako.

Programatutako jarduerak 

Gaur gauzatu beharreko zenbait jarduera programatu dituzte FACEk (Espainiako zeliakoen elkarteen federazioa) eta hori osatzen duten 17 elkarteek. Instituzioei begira, zenbait probintziako udaletxeri eskatu diete gaur beraien banderak Zeliakoaren Egun Nazionalaren logoarekin atera ditzaten. Eta norbanakoen mailan, #movimientoceliaco traola duten puxika urdinak sare sozialetan heda daitezen eskatu dute.

Día Nacional del Celiaco 2016

FACEko Presidentea den Jon Zabala Bezares-ek, gainera, Glutenik Gabeko produktuek elikadura-segurtasun gorena izan dezaten eskatu du. 

Día Mundial del celíaco 2016.

 

Kalitate gorena eta elikadura-segurtasuna

Beharrizan hauek partekatzen ditu Mercadonak, eta Elikadura-segurtasun eta kalitate gorenak eskaintzeko konpromisoa hartu izan du beti. Hori dela eta, glutenik gabeko produktuen fabrikatzaileek etengabeko kontrolak egiten dizkiete produktuari eta lehengaiei; aldi berean, kanpoko enpresa egiaztatuek ziurtatzen dituzte horiek, IFS v-6, BRC eta Global Gap bezalako Elikadura-segurtasun arau zorrotzenen arabera.