COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Mercadonaren logotipoa denda baten kanpoko aldean

Mercadona sektoreko lehenengo enpresa da, eta izenik onenekoen artean Espainiako bigarrena, MERCO 2019 sailkapenaren arabera

2019ko maiatzaren 23a
  • Mercadonako presidente Juan Roig lehen lekuan dago Liderren 2019ko Sailkapen Orokorrean.
  • 47.000 lagunek baino gehiagok saritu dute, zortzigarren urtez jarraian, konpainiaren ospea.
  • Herritarrek, kontsumitzaileek, sindikatuek, GKE-ek, eragileek eta zuzendariek parte hartzen dute ebaluazioan.

Espainiako orotariko banaketaren sektoreko lehenengo enpresa gisa eta izenik onenekoen artean Espainiako bigarren gisa sendotu da Mercadona, MERCOren (Monitor Español de Reputación Corporativa) Enpresen 2019ko Sailkapen Orokorrean.

Bestalde, konpainiako presidente Juan Roig da Espainian ospe onena duen liderra, 1. postua berreskuratu baitu monitore horren Liderren 2019ko Sailkapen Orokorrean (iazko edizioan 2. geratu zen).

Bi azterketen emaitza horiek arlo guztietako 47.000 parte-hartzaileren baino gehiagoren botazioekin lortu dira: enpresa-zuzendariak, katedradunak, finantza-analistak, kontsumitzaile-elkarteak, herritarrak, GKE-en ordezkariak, sindikatuak, kazetariak eta eragin handiko jendea.

Konpainia, bere erabateko kalitateko ereduari leial, oso harro dago emaitza horietaz, presentzia duen eremuetan parte den gizartearen aintzatespen bat baita. Konpainiaren kudeaketa-ereduaren helburua da hazkunde partekatua lortzea, enpresaren bost osagaien gogobetetzearen bidez: “Nagusia” (barnean bezeroei ematen dien izena), Langilea, Hornitzailea, Gizartea eta Kapitala.

Monitor Empresarial de Reputación Corporativa (MERCO)

Espainiako eta Latinoamerikako ospe korporatiboaren monitore nagusietako bat da MERCO, eta aurten bere 19. edizioa argitaratu du. Metodologia zorrotzeko monitore bat da, eta KPMG ikuskaritza-enpresak modu independentean egiaztatua dago. Erakunde horrek ez du jasotzen dirulaguntza edo babesletzarik, ez publikorik, ez pribaturik, eta haren finantziazio-iturri bakarra txostenen komertzializazioa da.

Ebaluatutako eremu nagusiak hauek dira: produktuen eta zerbitzuen kalitatea, barne-ospea eta lan-giroa, emaitza ekonomiko-finantzarioak, etika eta enpresen erantzukizun soziala eta ingurumenekoa.