Mercadona, Espainian ospe handiena duen enpresa

Mercadona, Espainian ospe handiena duen enpresa

2022ko uztailaren 06a
  • Mercok egindako Enpresen 2022ko Sailkapen Orokorreko lehen postuan dago enpresa.
  • Mercadonako Presidente Juan Roig lehen postuan dago Liderren 2022ko Sailkapen Orokorrean.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainia  Mercoren (Monitor Español de Reputación Corporativa) Enpresen Sailkapen Orokorreko lehen postuan dago.  Sektoreen araberako balorazioan ere lehen postuan dago orotariko banaketaren kategorian. Hain zuzen, lehen aldiz igo da lehen postura sailkapenaren 22 urteko historian.

Halaber, Juan Roig konpainiako lehendakariak lidergoari eusten dio monitore horrek berak aurkeztutako Liderren 2022ko Sailkapen Orokorrean, laugarren urtez jarraian.

Mercoren 22. edizio hau egiteko, hainbat arlotako 46.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte: enpresetako zuzendaritzako kideek finantza-analistek, katedradunek, kontsumitzaile-elkarteek, GKE-ek, sindikatuek, kazetariek, eragileek eta herritarrek. Zerrendan jasotako enpresen balorazioa egin dute, ospe-aldagai hauek kontuan hartuta: emaitza ekonomikoak, eskaintza komertzialaren kalitatea, espiritu berritzailea, talentuaren kudeaketa, portaera etikoa eta erantzukizun eta ospe korporatiboa.

Aurten ere oso pozik agertu da Mercadona emaitzekin, eta oso positibotzat jo du sailkapen horretan sartzea; izan ere, aukera ematen dio indarguneak eta egunero hobetzen jarraitzeko alderdiak identifikatzeko, “Nagusiei” (bezeroei) kalitate sendoko produktu-sorta bat prezio hobeezinetan eskaintzeko, eta “jendeak existitzea nahi duen eta hartaz harro egoteko modukoa den enpresa bat izateko”.

Ospe Korporatiboaren Enpresa Monitorea (MERCO)

Espainiako eta Latinoamerikako ospe korporatiboaren monitore nagusietako bat da MERCO, eta 22. edizioa du aurtengoa. Metodologia zorrotz bati jarraitzen dio, edizio bakoitzean independenteki egiaztatzen du KPMG ikuskaritza-enpresak eta ez du dirulaguntzarik edo babesik jasotzen, ez publikoa, ez pribatua; finantziazio-iturri bakarra txostenak merkaturatzea da.