Mercadonaren elikagai-dohaintza Sevillan

Mercadonak bere urteroko dohaintza eman dio Sevillako Elikagai Bankuari

2024ko ekainaren 26a
  • Konpainiak erakundearekin duen konpromisoa indartu du, probintzian dituen 40.000 erabiltzaileen oinarrizko beharrei erantzun ahal izateko.

Bere erantzukizun sozialeko estrategiaren barruan, Mercadonak urteroko dohaintza eman dio Sevillako Elikagai Bankuari. Oraingoan, konpainiak 17.280 poto tomate frijitu eman ditu. Era horretan, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak konpromisoa indartu du erakundearekin, Sevillako probintzian dituen 40.000 erabiltzaileen oinarrizko beharrak asetzen jarraitu dezan.

Jesús Maza Sevillako Elikagaien Bankuko presidentearen arabera, dohaintza hori “ekarpen garrantzitsua da gure elikagai ez-galkorren biltegiko stockerako, egunero erakunde laguntzaileei ematen zaizkien produktuen oinarrizko saskia osatzen duten elikagaiak baitira”. Beste behin ere, Sevillako Elikagaien Bankuak eskertu dizkio Mercadonari “bai urtero egiten duen ekarpen hau, bai urtean zehar egiten dituen gainerako lankidetzak”.

Bestalde, Elena Cintadok, Mercadonaren Kanpo Harremanetarako Sevillako probintziako zuzendariak, adierazi du urteko dohaintzak erakusten duela Mercadonak “konpromiso irmoa” duela gizatalde behartsuenei zerbitzua ematen dieten erakundeekin, hala nola Sevillako Elikagaien Bankuarekin”.

Mercadonaren Ekintza Plan Soziala

Bere ekintza sozialaren barrenean, eta kolektiborik zaurgarrienekin duen konpromisoa mantentzeko, Mercadonak ahalegin nabarmena egin du gizarte-erakundeekin osatutako kolaborazio-sarea zabaltzeko. Andaluzian, joan den ekitaldia itxi zenean, konpainia elkarlanean ari zen egunero 212 gizarte-erakunderekin; 4.772 tona produktu entregatu zizkien urte osoan, hots, 79.545 erosketa-orgaren baliokidea. 

Sevillako probintzian, 2023an, 661 tona premiazko produktu eman zizkien berarekin elkarlanean aritzen diren 43 erakunde soziali, haien artean Sevillako Elikagai Bankua. Bolumen hori 11.000 eta gehiago erosketa-orgaren pareko da.

Mercadonak urtero laguntzen du, halaber, Espainiako Elikagai Bankuen Federazioak (FESBAL) antolatzen dituen kanpainetan. Duela gutxiko Udaberriko Bilketaz gain, aipatzekoa da 2023ko azaroaren 24tik 30era bitartean egin zen Bilketa Handia, zeinari esker konpainiak eta haren bezeroek 2,6 milioi euro eman baitzituzten dohaintzan, oso-osorik elikagai bilaka zitezen.

Mercadonaren EESan integratutako politika

Mercadonak hartutako konpromisoen artean dago gizarteak hari emandakoaren parte bat gizarteari berari itzultzea. Xede hori betetzeko garatu zuen Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak aintzat hartzen baititu alderdi soziala eta etikoa zenbait ekintza-ildo jasangarriren bitartez, hazkunde partekatuaren aldeko apustua indartzeko.

Halaber, Mercadonak fundazio eta zentro okupazionalekin kolaboratzen du, dendak desgaitasun intelektuala duten pertsonek egindako mosaikozko muralekin apaintzeko.

Jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.