Mercadonak 5 urte Portugalen

Mercadonak 5 urte bete ditu Portugalen, eta 1.000 milioi euroko inbertsioa egin du bertan

2024ko uztailaren 02a
  • Konpainiak 50 denda, 2 bloke logistiko eta 6.000 langile ditu Portugalen, denak kalitatezko enplegu egonkorrarekin.
  • Bost urteotan, 3.000 milioi euro baino gehiagoko erosketak egin dizkie Mercadonak Portugalgo hornitzaileei, 2.770 milioi euro fakturatu ditu, eta 370 milioi euro ordaindu dizkio Portugalgo estatuari zerga gisa.

Mercadonak bosgarren urteurrena ospatu du Portugalen. 2019ko uztailaren 2an ireki zuen bere lehen denda, Vila Nova de Gaia hirian, Canidelon (Porto). Urte berean, konpainiak beste bederatzi denda ireki zituen, Porto, Aveiro eta Braga barrutietan.

Bost urteotan, enpresak 1.000 milioi euro inbertitu ditu guztira Portugalen, eta, horri esker, 50 supermerkatu ireki ditu (2.770 milioi euro baino gehiagoko salmentekin) eta 2 bloke logistiko, bata Póvoa de Varzim-en (Porto) eta bestea Almeirim-en (Santarém). Azken hori aurten hasiko da lanean, 250 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin ostean. Enpleguari begiratuta, enpresak kalitatezko 6.000 lanpostu egonkor sortu ditu.

Mercadonaren Portugalgo datuakMercadonaren Portugalgo infografia.

2016an iragarri zuen Mercadonak bere nazioartekotze-proiektua, Irmãdona Supermercados Portugalgo enpresa sortuta. Vila Nova de Gaian du egoitza enpresak. Urte horretan bertan egin zituen lehen kontratazioak, eta 2017an jarri zuen martxan lehen koberrikuntza-zentroa, Matosinhosen (Porto), bere eskaintza kontsumitzaile portugaldarren ohitura eta lehentasunetara egokitzeko. Bi urte geroago, Mercadonaren lehen dendak Portugalgo merkatura egokitutako 1.000 produktu berri zituen, kalitate gorena bermatuz produktu-aukera eraginkor bat eskaintzearren konpainiak egin duen apustuaren erakusgarri.

Portugalgo iparraldean zenbait denda ireki ondoren, Lisboako metropoli-eremura iritsi zen Mercadona 2022an: dendak ireki zituen Lisboako eta Setubaleko barrutietan.

Nazioartekotze-proiektu horri esker, Mercadonak Portugalgo hornitzaile berriak ezagutu eta haiekin lan egin ahal izan du; gainera, Espainiako kontsumitzaileek ere Portugalgo produktuak ezagutu ahal izan dituzte, hala nola ogia, opilak, gaztak, ardoak eta Portugalgo beste produktu tipiko batzuk. Konpainiak Portugalgo hornitzaileekin duen konpromiso horren isla da 2019tik haiei 3.000 milioi euroko erosketak egin izana.

"Jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko" premisarekin, Mercadonak Gizarte Ekintzako Plan bat ere garatu du herrialdean, elikagaiak ematea barnean hartzen duena. Testuinguru horretan, Portugalgo denda guztiak erakunde sozial batzuekin elkarlanean aritzen dira, egunero premiazko produktuak emanez. Azken bost urteotan, Mercadonak 5.500 tona elikagai eman dizkie, gutxi gorabehera, gizarte-erakundeei, berak dendak dituen eskualdeetan.

"Mercadonak aurrera egin du, eta asko ikasi du Portugalgo merkatuan sartuta, oso merkatu lehiakorra baita. Gaur egun, harro esan dezakegu herrialdera egokitzeko egiten dugun ahalegina pertsonek gure supermerkatuak gertu izateko duten desiran islatzen dela, baina oraindik asko dugu egiteko Portugalen izan nahi dugun enpresa portugaldarra bihurtzeko. Bost urte hauek erakutsi dute hasiera ona izan dela, eta horrek motibatu egiten gaitu hazkunde partekatu eta jasangarriko proiektu bat eraikitzen jarraitzeko, enplegua eta aberastasuna sortzeko herrialdean eta herrialdearen garapen ekonomikoari laguntzeko", adierazi du Inês Santosek, Mercadonaren Portugalgo Harreman Instituzionaletako zuzendariak.

Mercadonaren Portugalgo bulegoakMercadonaren Portugalgo bulego nagusiak.

Mercadona supermerkatua Canidelon, PortugalenMercadonaren denda Canidelon (Portugal).