Mercadonak 2021ean egindako dohaintzen mapa

Mercadonak 20.600 tona elikagai eman zituen 2021ean; 2020an baino % 21 gehiago

2022ko urtarrilaren 27a
  • 2021ean, konpainiak 20.600 tona produktu eman zizkien Espainia osoko eta Portugalgo jantoki sozialei, elikagai-bankuei eta ongintzako beste erakunde batzuei.

Mercadonak, Gizartetik jasotzen duenaren zati bat Gizarteari itzultzeko duen konpromisoari jarraikiz, 20.500 tona produktu baino gehiago eman zizkien 2021ean Portugalen konpainiak presentzia duen tokietako eta Espainia osoko jantoki sozialei, elikagai-bankuei eta ongintzako beste erakundeei. Zehazki, Mercadonak 2020an eman zuen baino % 21 gehiago ematea lortu zuen iaz.

Bideoa gaztelaniaz

Duela zenbait urtez geroztik, Mercadona gizarte-ekimen ugari egiten ari da. Horietako bat dohaintzak dira. Bere denda eta bloke logistikoetatik dohaintzat bidaltzeaz gain, konpainiak erakundeen esku jartzen du bere sare logistikoa ere, produktuak helmugara irits daitezen.

Mercadonak 2021ean egin zituen dohaintzak 343.000 erosketa-orga baino gehiagoren baliokideak dira, eta, produktu horiei esker, bi herrialdeetako 380 jantoki sozial baino gehiago, 60 elikagai-banku baino gehiago eta beste erakunde batzuk laguntzen ditu. 

Konpainiak, gainera, janaria alferrik ez galtzeko edo galtzeari aurrea hartzeko zenbait estrategia erabiltzen ditu, eta hainbat ekimenetan parte hartzen du giza baliabideak eta baliabide logistikoak eskainiz, hala nola “Bilketa Handian” eta “Kilo-bilketetan”.

Mercadonak 2021ean egindako dohaintzen mapaMercadonak 2021ean egindako dohaintzen mapa.

Mercadonak laguntzen dituen erakunde sozialak

Espainian, Mercadonak Espainiako Elikagai Bankuen Federazioari (FESBAL) eta Acompartir produktu-bankuari laguntzen die. Gainera, autonomia-erkidego edo hiri autonomo bakoitzean, konpainia beste gizarte-erakunde hauekin aritu ohi da elkarlanean:

Dokumentua euskaraz

 

 

Listado entidades donaciones Mercadona en 2021

Deskargatu

 

 

 

Goiburuko irudia: Mercadonak 2021ean egindako dohaintzen mapa.